19:30

Ekonomia

krisialdi ekonomikoa

Nafarroako Gobernuak 25.000 eurora arteko laguntzak emango dizkie ostalariei

agentziak | erredakzioa

Laguntzetatik kanpo geratuko dira urteko lehenengo bederatzi hilabeteetan deklaratutako BEZaren jaitsiera, iazkoaren aldean, % 20tik gorakoa izan ez dutenak.

  • Nafarroako ostalarien protesta. Argazkia: Efe

    Nafarroako ostalarien protesta. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nafarroako Gobernuak iragarri du ostalaritzaren sektorerako laguntza, COVID-19ak gogorren jo duenetako bat den heinean, 20 milioi eurokoa izango dela eta 25.000 euro jasoko dituela gehienez ostalari bakoitzak.

"Alemaniar erako" laguntzak izango dira, "fakturazioaren beherakadaren araberakoak" izango baitira, Elma Saiz Ogasun eta Ekonomia kontseilariak jakinarazi duenez. "Herrialde osoan" sektorearekin "konpromiso handiagorik inork ez" duela azpimarratu du.

Laguntzetatik kanpo geratuko dira urteko lehenengo bederatzi hilabeteetan deklaratutako BEZaren jaitsiera, iazkoaren aldean, % 20tik gorakoa izan ez dutenak

Manu Ayerdi Garapen Ekonomikorako kontseilariak azaldu du laguntzaren zenbatekoa zehazteko gastu finkoek fakturazioarekin duten proportzioa hartuko dutela aintzat, eta eskaerak banaka aztertuko dituztela. 

Laguntza hauek eskuratuko dituzten jarduerak ostatu zerbitzuak, janari eta edari zerbitzuak, bidaia agentziak, jarduera turistikoen enpresak, gaueko aisialdia eta edari banatzaileak izango dira, eta 2020an bertan banatzea da Gobernuaren helburua.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena