Ekonomia
Koronabirusa
Agentziak | Erredakzioa
Lurraldeka, Araban, urte arteko beherakada % 12,4koa izan da, Bizkaian % 15,4koa eta Gipuzkoan % 17,8koa.
Kafetegi bat itxita, Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE
Urteko lehen bederatzi hilabeteetan ostalaritzaren salmentek % 38,8 egin dute behera, iazko epe berdinarekin alderatuta, nahiz eta iragan udan % 82,4 gora egin urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, epe hori pandemiaren aurreneko olatuaren alarma egoerak markatu zuelako.
2019ko udarekin alderatuta, urteko hirugarren hiruhilekoan salmentek % 35,5 egin dute behera ostalaritzan, Eustatek ostiral honetan jakinarazi duenez.
Oro har, Euskadiko zerbitzuen salmentek % 19,1 gora egin dute hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta; baina, COVID19ak eragindako krisiaren ondorioz, 2019ko udan baino % 15,8 txikiagoak izan dira.
Horrela, urteko lehen bederatzi hilabeteetan sektorearen salmentek % 17,3 egin dute behera, Eustatek zehaztu duenez.
Lurraldeka, Araban, urte arteko beherakada % 12,4koa izan da, Bizkaian % 15,4koa eta Gipuzkoan % 17,8koa.
Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Araban, salmentek % 39 egin dute gora, Gipuzkoan % 25,2 eta Bizkaian % 12,4. Urteko salmentak, ostera, % 19,8 jaitsi dira Gipuzkoan, % 16,4 Araban eta % 16,2 Bizkaian.
Okupazioa
Bestalde, Euskadiko zerbitzu sektorean urte arteko okupazioa % 3,6 jaitsi da, eta % 1,6 egin du behera aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.
Merkatu zerbitzuei dagokionez, urte arteko salmentek behera egin dute orokorrean. Ostalaritzako salmentak % 35,5 jaitsi dira; ondoren jarduera administratibo eta zerbitzu laguntzaileak (% -26,4), garraio eta biltegiak (% -6,8), jarduera profesional, zientifiko eta teknikoak (% -6,4) eta informazioa eta komunikazioak (% -4,1).
2020ko bigarren hiruhilekoari dagokionez, susperraldi orokorra izan da, baina neurri desberdinekin. Ostalaritzaren salmentek % 82,4 egin dute gora hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Garraio eta biltegien kasuan, aldiz, fakturazioa % 24,5 areagotu da.
Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoak % 9,7 areagotu dira, administratibo eta zerbitzu laguntzaileak % 8,2 eta, azkenik, informazioa eta komunikazioak % 2,8.
Ostalaritzan salmentek nabarmen egin du behera aurten (% -38,8), baita administratibo eta zerbitzu laguntzaileetan (% -21,3), eta garraio eta biltegietan (% -12,6) ere. Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan (% -7,8) eta informazio eta komunikazioetan (% -3,5), ostera, beherakada arinagoa izaten ari da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa