10:01

Ekonomia

INFLAZIOA

Urte arteko KPIa % 0,5 jaitsi da EAEn eta % 1 Nafarroan, urrian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Urtea hasi zenetik, prezioak hiru hamarren jaitsi dira EAEn eta % 1,4, berriz, Nafarroan. Iraileko datuekin alderatuta, ostera, indizeak gora egin du EAEn (% 0,7) eta Nafarroan (% 0,4).

  • Euro txanponak

    Euro txanponak. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 0,5 jaitsi da urrian Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) iazko hilabete berarekin alderatuta eta % 1, ostera, Nafarroan.

Urriko datua aintzat hartuta eta pandemia hasi zenetik, Euskal Autonomia Erkidegoak zazpi hilabete daramatza datu negatiboekin. Iraileko datuekin alderatuta, berriz, prezioek % 0,7 egin dute gora.

Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) ostiral honetan argitaratutako datuen arabera, urte arteko tasa hiru hamarren jaitsi da EAEn, irailean % 0,2 egin baitzuen behera.

EAEn, prezioak hiru hamarren jaitsi dira urteko lehen hamar hilabeteetan.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Araban eta Gipuzkoan urte arteko tasa –% 0,7koa izan da, eta Bizkaian –% 0,3koa. Urtea hasi zenetik prezioak jaitsi egin dira hiru lurraldeetan: Araban, % 0,6; Bizkaian, % 0,3, eta Gipuzkoan, % 0,3. Irailetik ostera, prezioak garestitu egin dira hiru lurraldeetan: Araban, % 0,8; Bizkaian, % 0,7 eta Gipuzkoan, % 0,7.

Nafarroan, prezioak % 0,4 igo dira iraileko datuekin alderatuta. Urteko lehen hamar hilabeteetan, ostera, prezioak % 1,4 jaitsi dira.

Espainian, prezioek % 0,8 egin dute behera urrian, 2019ko urriarekin alderatuta, irailean baino lau hamarren gehiago argindarraren prezioak behera egin ostean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena