Ekonomia
ALDI BATERAKO ERREGULAZIOAK
Astelehenean aldi baterako 234 enplegu-erregulazioko espediente aurkeztu zituzten
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Horietako gehienak, oso salbuespen gutxirekin, ostalaritzaren sektorekoarekin loturikoak dira (tabernak, jatetxeak eta janari-banaketa). Guztira, 1.016 langileri eragiten diete.
Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak, larunbatean tabernak eta jatetxeak itxi ostean, aldi baterako 234 enplegu-erregulazioko espediente bideratzeko 34 eskaera jaso zituen astelehenean, 1.016 langileri eragiten dietenak.
Datuen arabera, astelehenean eskatutako aldi baterako enplegu-erregulazio horietako gehienak, oso salbuespen gutxirekin, ostalaritzaren sektorekoak dira (tabernak, jatetxeak eta janari-banaketa), eta ezinbesteko arrazoiengatik jarduera eteteagatik aurkeztu zituzten.
Bizkaian 103 eskaera egin dituzte (459 langile), Gipuzkoan 97 (438 langile) eta Araban 34 (119 langile).
Eusko Jaurlaritzak ostalaritza eta jatetxe establezimenduak ixteko agindua eman zuen ostegunean, eta neurri hori azaroaren 7an sartu zen indarrean. Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak atzo bertan iragarri zuenez, 4.000 eurorainoko laguntzak eskatzeko aukera izango dute EAEko taberna eta jatetxeek.