Ekonomia
Brusela
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Europako Batzordearen "atariko" ondorioa da Amazonek Batasuneko lehia arauak urratu dituela online merkataritza txikizkarian.
La Comisión Europea acusa a Amazon de abuso en el uso de datos de otras empresas. Foto: EFE
Europako Batzordeak Amazon multinazional estatubatuarrari leporatu dio bere produktuak saltzeko orduan beste enpresa batzuen datuak neurri gabe erabili izana.
Bruselak kargu-orri baten bidez eman dio konpainiari "arau-hauste" horren berri.
Gainera, Europako Batzordeak Amazonen aurkako bigarren ikerketa ireki du, bere eskaintzei eta bere zerbitzu logistikoak erabiltzen dituzten saltzaileei "modu artifizialean" mesede egiten ari dela iritzita.
Amazonek internet bidez soilik saltzen ditu bere produktuak, baina, halaber, merkatari independenteen erakusleiho eta merkatu ere bada bere plataforma.
Horregatik, Europako Batzordearen "atariko" ondorioa da Amazonek Batasuneko lehia arauak urratu dituela online merkataritza txikizkarian.
Bruselak nabarmendu du ikerketa sakon bat abiatu dutela, baina horrekin ez dutela aurreepaiketarik egin nahi.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa