Ekonomia
KORONABIRUSA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Azken hiruhilekoan 4,7 milioi euroko galerak izan ditu. Galerei aurre egiteko, euskal konpainiak doikuntza plan bat abiatu du, maila guztietan.
Tubacex enpresaren lantegia, Laudion. Argazkia: Google Maps
Tubacex enpresak 13 milioi euro galdu ditu urteko lehen bederatzi hilabeteetan, tutuak egiten dituen euskal konpainiak jakinarazi duenez. Iazko epe berean 7,2 milioi euro irabazi zituen.
Azken hiruhilekoan, hirugarrengoan, 4,7 milioi euroko galerak izan ditu; iaz, 2,2 milioi euro irabazi zituen. Salmentetan, 389,6 milioi euro lortu ditu, iazko epe berean baino % 18,2 gutxiago.
Mundu mailako testuinguru makroekonomikoaren eta osasun krisiaren ondorioz, taldearen emaitzak urtearen hasieran egindako aurreikuspenetatik oso behera daudela onartu du enpresak.
Hala ere, epe labur eta ertainean konpainiaren likidezia bermatzeko kaudimena duela azpimarratu du, 2024ra arteko maileguen epemuga guztiak estaltzeko nahikoa.
Galerei aurre egiteko, hiru ardatz dituen plana jarri du abian konpainiak: kostuak egokitzea, finantza arloa indartzea eta urte askotarako kontratu garrantzitsuak sinatzea.
Neurri horiekin guztiekin, 20 eta 25 milioi euro inguru aurreztu nahi ditu, maila guztietan eragina izango duen doikuntza plan baten bitartez. Hartutako neurrien artean daude langileen % 20ri eragingo dion berregituraketa plana.
Enpresaren arabera, berregituraketa prozesu hori oso aurreratuta dago eta Estatuko lantegietan doikuntza neurriak epe laburrean amaitzea espero du.
Etorkizunari begira, Tubacexek uste du ezinezkoa dela birusaren eboluzioak baldintzatutako munduko jardueraren bilakaera iragartzea. "Merkatuen ziurgabetasuna eta hegakortasuna gure egunerokoa izango dira datozen hilabeteetan eta hiruhilekoetan. Horregatik, Tubacexen egokitzen ari gara, gure barne doikuntzak egiten konpainiaren errentagarritasuna bermatzeko", adierazi du Jesus Esmoris kontseilari delegatuak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa