Ekonomia
Negoziazioak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Halere, baldintza gisa jarri dute negoziazioan Ciudadanosekin aurrera ez egitea. ERCk ere ez die aurrekontuei betorik ezarriko.
Mertxe Aizpurua, EH Bilduk Kongresuan duen bozeramailea
Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak baieztatu du ez dietela 2021eko Espainiako aurrekontu orokorrei osoko zuzenketarik ezarriko, Gobernuarekin izandako negoziazioetan aurrerapausoak ikusi dituztelako. Dena den, baldintza gisa jarri diote negoziazio horietan Ciudadanosekin aurrera ez egitea.
"Bi aukera dituzte: Espainiako Gobernuak ezkerreko politika egin nahi badu, posible du eta han aurkituko gaitu. Aitzitik, Ciudadanosekin aurrera egin nahi badu, bide laburra dauka aurretik", esan du Kongresuan emandako prentsaurrekoan.
Maria Jesus Montero Ogasun ministroarekin eta Nacho Alvarez Eskubide Sozialen Estatuko idazkariarekin bildu ostean, Aizpuruak adierazi du haien aldetik "asmo ona" ikusi duela, "EH Bilduren aldarrikapen sozial eta ekonomikoak kontuan hartu dituztelako".
"Horrek hitz egiten jarraitzeko aukera ematen du", azpimarratu du, aurrekontuekin lotutako negoziazioak bide onetik doazela argitzearekin batera.
ERCk ez du osoko zuzenketarik aurkeztuko
Bestalde, ERCk iragarri du ez diela Espainiako aurrekontu orokorrei osoko zuzenketarik jarriko, "bizi dugun egoera bizita, kontuak blokeatzea arduragabekeria litzatekeelako".
"Ez diogu guztiari ezetza eman behar. Nahiz eta beharbada hori den jarrera errazena, Kataluniako herritarrek, gure enpresek eta gizarteak ez dute halakorik behar", nabarmendu du ERCk ohar batean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa