10:13

Ekonomia

Bigarren greba eguna

Sindikatuek neurri estrukturalak eskatu dizkiote Osakidetzari, "kolapsoa" ekiditeko

Agentziak

Sindikatuen arabera, "jarraipen oso zabala" ari da izaten. Jaurlaritzak % 7,7koa dela zehaztu du, ordea.

0:55
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Osasun Zerbitzuan ordezkaritza duten sindikatuek (SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT, ESK, SAE eta Utese) "elkarrizketa" abiatzea eta "neurri estrukturalak" hartzea eskatu diote Osakidetzari, sistemaren "kolapsoa" saihesteko COVID-19aren bigarren olatu honetan. Era berean, pozik agertu dira Gipuzkoan gaurko deituta zegoen greban "jarraipen oso zabala" izaten ari delako.

Dozenaka langile bildu dira Donostia Ospitalearen atarian eta "Kalitatezko osasun zerbitzu publikoaren eta langileen eskubideen alde" lelopean. Elkarretaratze isila izan da kutsatzeak ekiditeko.

Kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, Esther Saavedrak (ELA) "berehalako neurriak" eskatu ditu, Osakidetzak "kolapsatzeko arriskua hor dagoelako". Saavedraren ustez, "planifikazio falta izugarria" dago, "birusari eta pandemiari buruz" sei hilabetez hitz egin ondoren, eta "bigarren olatu bat zetorrela jakin arren, lehen arretak hilabeteak daramatza gainezka".

Ingurumaria horretan, salatu duenez, Osakidetza "programatutako arreta eta ohikoa bertan behera uztekotan dago COVID-19ko gaixoak artatzeko. Martxoan horixe egin zuen. Egin behar zena zen sistema indartzea. Orain orduko hartako egoera berean gaude".

Saavedraren esanetan, Donostia Ospitalea joan den astean hasi zen COVID-19ko gaixoak Arabako eta Bizkaiko ZIUetara bidaltzen, "saturazioa saihesteko". "Orain ohiko jarduera bertan behera uztea aztertzen ari dira". erantsi du.

Era berean, kritikatu du gaur gaurko ez dagoela "elkarrizketarik Osakidetzarekin" eta sindikatuek duten informazioa "komunikabideen bidez" jasotzen dutela. Bilerarik ere ez omen dute aurreikusita.

Jaurlaritzak ezarritako zerbitzu minimoak "gehiegizkoak" direla esan du ELAko ordezkariak. Hori gorabehera, "jarraipen oso zabala" izaten ari da greba, "batez ere Lehen Arretan", adierazi du. "Horrek agerian uzten du zein nekatuta dauden langileak", Saavedraren hitzetan-.

Osasun Sailak grebaren jarraipen datuak kalkulatzeko modua kritikatu du: lan egin dutenen artean zenbatzen ditu gutxieneko zerbitzuak egin behar dituztenak edota egun horretan librantzan daudenak.

Bi osasun langile Donostiako Ospitalean, grebaren aldeko kartelekin. Argazkia: EFE

Hain justu, jarraipen datuak eskaini ditu Eusko Jaurlaritzak. Zabaldutako ohar batean dionez, goizeko txandaren batez besteko jarraipena % 7,72koa da. Lan arloka, sendagileen % 6,14k egin dute lanuztea;  erizainen % 6,44k eta % 10,45k, gainerako langileen artean.

"Zerbitzua hobetu"

Bestalde, Iñigo Garduñok (CCOO) Osakidetzako "zerbitzua hobetzeko neurri estrukturalak" eskatu ditu eta Jaurlaritza langileriaren hazkundeaz ari denean (3.000 behargin gehiago omen daude lanean) gezurra esaten ari dela nabarmendu du. Izan ere, "3.302 profesionalek koronabirusa izan dute" eta urrian bakarrik "600 PCR positibo eta 400 pertsona egon dira bajan". Hori horrela, langile gehiago behar dituztela azpimarratu du.

Patxi Nicolauren ustez (ESK), Osakidetzako profesionalak "oso nekatuta daude, arrisku fisikoarekin, osasun arazoekin eta buruko arriskuekin". "Neurri errealak behar dituzte aspaldikoak Osakidetzaren gabezi estrukturalak gainditzeko: giza baliabide eta materialen falta, neurriz kanpoko gainkargak, eta benetako inbertsio falta". 

Horren ildotik, honakoak eskatu dizkio Osakidetzari: "inbertsioa handitzea (BPGaren % 25), batez ere Lehen Arretan; langile gehiago kontratatzea, baliabide material gehiago eskaintzea, eta segurtasun eta osasun neurriak bermatzea langile guztiei".

Araban urriaren 29an egindako lanuztearen segida da gaurkoa, eta Bizkaian hilaren 12an egingo denaren atarikoa.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena