Ekonomia
Lan-gatazka
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Horrez gain, ostegun honetan Gipuzkoan deitutako greba dela eta ezarri dituzten zerbitzu minimoak “gehiegizkoak” direla salatu dute.
Osakidetzako langileen protesta Txagorritxuko ospitalean. Artxiboko argazkia: EFE
Osakidetzak joan den astean Araban egindako grebaren jarraipenari buruzko datuak "manipulatu" dituela salatu dute sindikatuek, "zerbitzu minimo izendatu dituztelako edo egun horretan jai zutenek lanuztearekin bat egiteko aukerarik gabe geratu zirela kontutan hartu ez dituztelako".
SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT, ESK, SAE eta UTESE sindikatuek ohar batean adierazi dutenez, "Osakidetzak ez zituen grebaren jarraipenari buruzko benetako datuak eman, zerbitzu minimo zirelako edo jai eguna zutelako lanuztea egiteko aukerarik izan ez zuten langileak ere gehitu zituelako zenbaketan; eta hau guztia deialdiak izan zuen babesa zabala ezkutatzeko saiakera bat baino ez da".
Halaber, ostegun honetan Gipuzkoan deitu dute greba, eta Eusko Jaurlaritzak ezarri dituen gutxiengo zerbitzuak "gehiegizkoak" direla salatu dute. "Beste behin, kolektibo baten grebarako eskubidea murriztu eta ekidin nahian ari dira", kritikatu dute.
Zerbitzu minimo horiek "Osakidetzako langileek egunero jasaten duten prekarietatearen erakusgarri dira".
Aurrerantzean egingo diren lanuzteen jarraipenari buruzko informazioa ematerakoan "datu errealak" publikatzeko eskatu diote sindikatuek Osakidetzari, "grebaren eragina ezkutatu gabe eta existitzen ez den normaltasuna irudikatu gabe".
Bizkaian, datorren asteko ostegunerako deitu dute greba.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa