Ekonomia
LAN GATAZKA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Arabako lantegietako langileek 24 orduko greba egin dute berriro, enplegua bermatzea eskatzeko.
Tubacexeko langileen protesta Laudion. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Tubacexeko langileek 24 orduko greba egin dute gaur, urriak 27, Arabako lantegietan, zuzendaritzak negoziatzeko duen "borondaterik eza” salatzeko.
Tubacexeko Laudioko eta Amurrioko lantegietako langileek antzeko greba egin zuten urriaren 6an; egun horretan, hodi fabrikatzailearen ekoizpena geldiaraztea lortu zuten.
Urteko lehen seihilekoan, pandemiak eragindako krisiaren ondorioz bereziki, Tubacexek 8,3 milioi euroko galerak izan zituela iragarri zuen konpainiak uztailaren amaieran. Lan-kostuak % 20 (25 milioi euro) murrizteko, talde osoan 500 lanpostu inguru murrizteko asmoa zuela eman zuen jakitera konpainiak.
Sindikatuek ohartarazi dutenez, 10 milioi euro Laudioko eta Amurrioko lantegietan murriztuko lirateke, eta horrek Arabako bi lantegi horietako 750 langileetako 150 kaleratzea eragingo luke.
LABek egindako salaketaren arabera, negoziazioetan agerian geratu da enpresak ez duela batere negoziatzeko asmorik lantegien arteko batzordearen proposamenik (enplegua bermatzea, besteak beste), eta lantegi horietako enpleguaren alde egiteko eskatu dio Jaurlaritzari.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa