Ekonomia
ESTATUKO AURREKONTU OROKORRAK
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sanchezen Gobernuak Bruselara bidalitako aurrekontu proiektuak plastikozko ontziei zergak jartzea, edari azukredunen gaineko BEZa % 21era igotzea eta 'Google' eta 'Tobin' tasak ezartzea jasotzen du.
Pedro Sanchez. Artxiboko argazkia: EFE
Espainiako Gobernuak ostegun honetan Bruselara bidali duen 2021eko aurrekontu proiektuak zerga berriak aurreikusten ditu. Horiei esker, 2021ean 7.000 milioi eta 2022ean 2.000 milioi biltzea espero du.
Gobernu espainiarrak adierazi duenez, diru-sarrera publikoen igoera azaltzeko bi arrazoi daude: batetik, ekonomiaren eta jardueraren hobekuntza eta,bestetik, neurri txikiagoan, datorren ekitalditik aurrera aplikatuko diren neurri fiskalak.
2021eko aurrekontu proiektuan aurreikusten dituen eta 2021ean indarrean sartuko diren zerga aldaketen artean daude, besteak beste, zenbait zerbitzu digitalen gaineko zerga eta finantza-transakzioen gaineko zerga, 'Google' eta 'Tobin' tasa deritzenak, eta erabilera bakarreko plastikozko ontzien gaineko zerga.
Informazioa Europako agintariei bidalitako dokumentuak beste doikuntza fiskal batzuk ere jasotzen ditu, hala nola edari azukredunen eta edulkoratuen BEZa % 10etik % 21era igotzea, "Ohitura osasungarriagoak bultzatzea" helburu duena.
Sanchezen Gobernuak Europari bidalitako dokumentuak zerga doikuntza berriak jasotzen ditu. Esaterako, azukredun edariei BEZa % 10etik % 21era igotzea, "ohitura osasungarriagoak bultzatzea" helburu.
Era berean, Zerga Iruzurra Prebenitzeko eta Borrokatzeko Neurriei buruzko Lege Proiektuan jasotako neurriak biltzen ditu. Aldaketa horiekin, 828 milioi euro batzea espero du.
Pentsioak % 0,9 igoko dira, eta aitatasun baimena 16 astera luzatuko da
Gastuen aldetik, aurrekontu planak 196.097 milioi euroko gastu muga jasotzen du, otsailean onartutakoa baino % 53,7 handiagoa.
Bestalde, Gobernuak pentsioak % 0,9 igoko ditu 2021ean.
Era berean, aitatasun baimena pixkanaka handitzea jasotzen du, 12 astetik 16ra, amatasun baimenekin parekatzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa