Sagarduik ez ditu Osakidetzako grebak ulertzen eta ukatu egin du murrizketak daudela
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak ez du ulertzen Osakidetzako sindikatuek egindako hiru eguneko greba deialdia eta ukatu egin du osasun zerbitzu publikoan murrizketak daudela.
ELA, SATSE, SME, LAB, CCOO, UGT, ESK, SAE, UTESE sindikatuek greba egun bana deitu dute lurralde bakoitzean: urriaren 29an, Araban, azaroaren 5ean, Gipuzkoan eta azaroaren 12an, Bizkaian.
Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, greba deialdia hizpide izan du. Erabakia errespetatu arren, "greba langileen eskubidea delako", Osasun sailburuak ez ditu lanuzteak ulertzen, "elkarrizketak izaten ari garelako".
"Iritsi nintzenetik esan dut eskuak eta ateak zabalik ditudala elkarrizketarako, horrela bakarrik lortuko baitugu akordioa, eta horretan ari gara. Gainera, egin ditugun bileretan gauza asko modu berean ikusten ditugula egiaztatu dugu, eta zentzu horretan ere gure kabuz lan egiten hasi gara ", azaldu du.
Sagarduik azpimarratu duenez, Osakidetzak "inoiz baino langile gehiago" ditu, "39.000 inguru", eta Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen herena osasunera bideratuta dago. "Non daude murrizketak? Murrizketarik ez dago, eta hori argi eta garbi esan behar dut ", nabarmendu du.
Bestalde, pandemia hasi zenetik neurriak hartzen ari direla esan du Osasun sailburuak: "Langile berri asko jarri ditugu, material berri asko, eta ez orain bakarrik, hilabeteak daramatzagu horretan. Ez da murrizketarik egin, ez lehenago, ezta orain pandemia garaian ere. Egunero lan egiten dugu baliabide guztiak eskura izateko".
Tapiak ziurtatu duenez "bizkor" aritu behar da, "erabateko konfinamendua" saihesteko
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak azaldu duenez, "bizkorrak izan behar dugu agertzen zaizkigun egoera berriei erantzuteko, gaitzik handiena, erabateko konfinamendua saihesteko".
Murrizketa berriak ezartzeko aukera baztertu du momentuz: "Oraingoz adituen iritzia jasoko dugu". Euskal Autonomia Erkidegoko joera orokorra aztertzeaz gain, agian eragin berezia duten udalerri edo eremu batzuk aztertuko dituzte, erabaki zehatzak hartzen laguntzeko. Hala ere, neurriak ezartzerakoan "uniformetasuna" ezin dela ezarri gaineratu du.
Horrela, kutsatzeen datuak eta PCR probak ez ezik, "ospitaleetako gaitasunak" ere kontuan hartu behar direla esan du.
Albiste gehiago ekonomia
Eusko Jaurlaritzak ingurumen baimena ukatu die Balmasedako El Haya 1 eta 2 parke eolikoei
Kolitza inguruan lau aerosorgailu ezarri nahi ditu Side Recovery Systems konpainiak, baina, txostenaren arabera, eremua sai zuriaren babestokia.
KPIa hamarren bat jaitsi da Euskadin uztailean, eta % 0,2 igo Nafarroan
Urte arteko datuei dagokienez, inflazioa % 3koa da Euskadin eta % 2,7koa Nafarroan, Estatuko batez bestekoaren berdina.
Statkraftek aztertuko du Piaspe parke eolikoaren ingurumen baimenari buruzko erabakiari helegitea jarri ala ez
Parke eolikoa Gipuzkoako Azpeitia, Zestoa eta Errezil udalerrietan zegoen planifikatuta eta kontrako ingurumen-ebazpena jaso du. Enpresaren aburuz, parke eolikoa "energiaren sozializazioa bultzatzeko diseinatu zen, enpresen, administrazioen eta tokiko komunitateen inplikazioa bilatuz".
Jaurlaritzak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe proiektu eolikoari
Eusko Jaurlaritzako Industria, Transizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak atzera bota du Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean egitekoa zuen parke eolikoaren proiektua. Mendi inguru horretan eraikitzekoak zituzten errotek eta energia azpiegiturek ingurumenari kalte egingo lioketela ebatzi du txostenak.
BBVAk bere eskaintzari eutsi eta aurrera jarraitzen du Sabadell erosteko ahaleginean
Sabadelleko akziodunek ia aho batez TSB Erresuma Batuko filiala Santander bankuari saltzea onartu eta astebetera hartu du Carlos Torres buru duen konpainiak erosketa eskaintzari eusteko erabakia.
Greba Bilboko Udaltzaingoaren telefono bidezko arreta-zerbitzuan, Aste Nagusian zehar
ELAk salatu du Udalak eta Lanalden azpikontratak ez dutela negoziatu nahi zerbitzua osatzen duten bost profesionalen lan-baldintzak hobetzea.
Jaurlaritzak onartu egin du Araban bi eguzki-parke eraikitzea, bata Agurainen eta bestea Arespalditzan
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak ostegun honetan argitaratu du bi proiektuek ingurumen baimena lortu dutela. Instalazioek 32 hektareako azalera eta 20 megawatteko potentzia izango dute.
EHNE sindikatuak salatu du Nafarroako Gobernuak urratu egin duela suteei aurre egiteko hitzartutako protokoloa
Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko lehen sektoreko hainbat jarduerei ezarri dien murrizketa-sortak hautsak harrotu ditu. Hala, EHNE laborarien sindikatuak protesta egin du astearte honetan, salatzeko Barne Departamentuak urratu egin duela hitzartua zuten suteen kontrako protokoloa.
Trumpen muga-zergek 400 milioi inguruko eragina izango lukete Euskadin, eta 73 milioi ingurukoa, Nafarroan
Bi lurraldeek dituzten esportazio-kopuruak direla eta, merkataritza-gerrak hainbat ondorio utziko lituzke Hego Euskal Herrian. Sektore kaltetuenak automobilgintza, makina-erremintagintza, altzairugintza eta ardogintza dira.
Udan egiten dira dendetako lapurreten % 26, eta ardoa, hestekiak eta aurpegiko kremak lapurtzen dira gehien-gehien
Jan-edatekoak daude Nielsenek egindako Estatu mailako rankingaren buruan. Horien atzetik zaintza pertsonalerako produktuak daude.