Ekonomia
Ekonomia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hasiera batean Espainiako Gobernuak aurreikusitakoa baino handiagoa izango da atzeraldi ekonomikoa; % 12,8koa, hain zuzen ere.
Espainiak izango du euroguneko atzeraldi handiena, Nazioarteko Diru Funtsaren arabera. Argazkia: EFE
Nazioarteko Diru Funtsak aurreratu du eurogunean % 8,3 egingo duela behera ekonomiak aurten, ekainean aurreikusitakoa baino 1,9 puntu gutxiago. Espainia izango da, hain zuzen ere, Europar Batasunean euroa diru unitatetzat duten estatuen multzotik atzeraldi nabarmenena izango duena (-12,8).
Espainiako Gobernuren azken azterketan, 2020an barne produktu gordina % 11,2 jaitsiko zela aurreikusi zen, baina Nazioarteko Diru Funtsaren arabera, are handiagoa izango da ekonomiaren atzeraldia.
Italian, berriz, % 10,6 egingo du behera ekonomiak, Frantzian % 9,8 eta Alemanian % 6. Aipatutako herrialde guztietan COVID-19aren pandemiak eragindako krisiagatik gertatuko da atzerapena, gaur aurkeztu duten munduko ekonomiei buruzko txostenak jaso duenez.
2021ean egoerak hobera egingo duela ere ondorioztatu dute. Eurogunean, esaterako, % 5,2 haziko da ekonomia, ekainean aurreikusitakoa baino 8 puntu gutxiago, Europar Batasunak onartutako 750.000 milioi euroko laguntzengatik
Herrialdeka, Espainian % 7,2 egingo du gora ekonomiak datorren urtean, ekainean aurreikusitakoa baino 9 puntu gehiago. Frantzian % 6 haziko da, Italian % 5,2 eta Alemanian % 4,2.
"Konfinamendu garaia bukatuta eta bankuek zein gobernuek emandako laguntzei esker, munduko ekonomia argia ikusten hasi da", ziurtatu du Gita Gopinath ekonomialariak.
Langabezia tasari dagokionez, % 8,9an kokatuko da eurogunean urte amaieran, eta % 9,1ean datorren urtean. Espainian, baina, % 16,8koa izango da langabezia tasa 2021eko urte amaierara arte, Diru Funtsak egindako kalkuluen arabera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa