Ekonomia
Donostia
Agentziak | Erredakzioa
Azora Maizter Elkarteak elkarretaratzea egin du bere aldarrikapenen berri emateko, besteak beste, “etxebizitzak baldintza egokietan mantentzea”.
Argazkia: Azora Maizterren Elkartea
Vascongada higiezinen agentziak Azora inbertsio funtsari saldu zizkion etxebizitzetako maizterrek familia zaurgarrienei alokairuak barkatzea eskatu dute larunbat honetan; izan ere, COVID-19 pandemiaren bigarren olatuaren eraginez errenta ordaintzeko arazoak izan ditzakete.
Azora Maizter Elkarteak elkarretaratzea egin du Donostian bere aldarrikapenen berri emateko, besteak beste, “etxebizitzak baldintza egokietan mantentzea”; izan ere, batzuk “baldintza penagarrietan” daude, salatu duenez.
“Isilean, besterik adierazi ezean, amaitutako kontratuak luzatzea” leporatu dio kolektiboak Azorari. Horrela, Azorak “maizterrei burofaxa edonoiz” bidaltzeko aukera du, “giltzak itzultzeko hilabete dutela edo kontratu berria igoera neurrigabeekin” egingo zaiela jakinarazteko.
Kontratu berrien sinadurak zazpi urteko iraupena izatea eskatu du elkarteak, eta igoerak KPIren arabera egitea. “Baldintza txarrik onartuko” ez dutela ohartarazi du kolektiboak.
Boulevard Zumardian egindako elkarretaratzean Pilar Garrido Unidas Podemoseko diputatuak parte hartu du. Garridok etxegabeen babesa bermatzeko ekimena eramango du Diputatuen Kongresura, Espainiako Gobernuak estrategia berri bat onartzeko.
Garridok erabakiaren garrantzia goraipatu du ohar batean; izan ere, osasun krisiak “fenomenoari heltzea premiazkoa zela agerian utzi du, etxegabeen zaurgarritasun handia ikusita”. Zentzu horretan, azken hilabeteetan egoerak okerrera egin duela erantsi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa