Ekonomia
Gipuzkoa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Patronalaren esananetan, "behea jo ondoren", eraikuntza eta industria hobera egiten hasi direla, baina zerbitzuen sektorean egoera larria dela, batez ere merkataritzan eta ostalaritzan.
Jose Miguel Ayerza eta Eduardo Junkera Adegiko arduradunak. Argazkia: EFE
Adegik berretsi egin du Gipuzkoako ekonomiak % 8 edo 10eko beherakada izango duela eta 10.000 lanpostu inguru suntsituko direla 2020an, COVID-19aren pandemiak eragindako krisi ekonomikoaren ondorioz. Horrez gain, lurralde horretako enpresen % 70ek uste dute susperraldia "urtebete inguruan" gauzatu daitekeela.
Eduardo Junkera eta Jose Miguel Ayerza Adegiko presidente eta idazkari nagusiak agerraldia egin dute Donostian, egoera ekonomikoari buruz egin duten inkestaren datuak azaltzeko.
Junkerak esan du "behea jo ondoren" ekonomiak "suspertze txiki bat" izan duela, baina ohartarazi du sektoreka ezberdintasun handiak antzeman dituztela. Hala, eraikuntza eta industria zerbitzuak baino hobeto doaz, batez ere merkataritza eta ostalaritzarekin alderatuta.
"Egoerak oso larria izaten jarraitzen du ziurgabetasuna handia delako", azpimarratu du. Osasun krisiaren bilakaerak ekonomiaren susperraldia baldintzatuko duela gogoratuta, pandemia kontrolatzeko prebentzio neurriak zorrotz betetzeko deia egin du.
Horrez gain, Europar Batasunak ekonomia berreskuratzeko iragarri dituen diru-laguntzak enpresa txikietara heltzeko bitartekoak jar ditzatela galdegin die erakundeei, Gipuzkoan enpresen % 95 konpainia txikiak direla nabarmenduta.
Bestalde, enpresen erdiak baino gehiagok esan dute "konpainiek malgutasun handiagoa" behar dutela, eta % 43k aldi baterako lan-erregulazioei lotutako hainbat baliabide eusteko eskatu dute.
Gipuzkoako enpresen kezka nagusiak hauek dira: Estatuko eta nazioarteko ekonomien ahaltasuna eta salmenten errentagarritasunaren beherakada.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa