Ekonomia
Suspertze ekonomikoa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Jaurlaritzak eta foru aldundiek idazkaritza tekniko bat osatuko dute Europar Batasunak ekonomia suspertzeko emango dituen dirulaguntzak jaso ditzaketen proiektuak aztertzeko.
Iñigo Urkullu lehendakaria eta ahaldun nagusiak. Argazkia: EFE
Ekonomia suspertzeko asmoz Europar Batasunak iragarri dituen dirulaguntzak jaso ditzaketen proiektuak aztertzeko erakundeen arteko idazkaritza tekniko bat sortzea erabaki dute Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko foru aldundiek. Organo hori Ogasun Sailaren menpe egongo da.
Iñigo Urkullu lehendakaria eta hiru ahaldun nagusiak astearte arratsaldean bildu dira Lehendakaritzan pandemiak eragindako krisi ekonomikoaren ondorioak aztertzeko.
Edonola ere, Eusko Jaurlaritzak dagoeneko helarazi dio Espainiako Gobernuari Europak diruz laguntzea nahi dituen proiektu nagusien zerrenda. Ekimen horiek gauzatzeko, 11.603 milioi euro erabili beharko dituzte.
Bileran, Jaurlaritzak aurkeztuko dituen proiektuak zeintzuk izan behar diren erabakitzeko, erakundeen arteko idazkaritza tekniko batean aztertzea adostu dute lehendakariak eta hiru ahaldun nagusiek.
Hala ere, Europar Batasunak oraindik ez du argitu dirulaguntzak onartzeko kontuan hartuko dituen irizpideak zeintzuk izango diren.
Bestalde, Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko 2020-2024 Plana datozen asteetan osatzeko konpromisoa hartu dute, lurralde bakoitzaren berezitasuna aintzat hartuta.
Plan horren jarraipena egiteko, erakundeen arteko mahai bat osatuko dute, eta hiru hilabetean behin egingo dituzte bilerak.
BIDEOA | Europar Batasunaren dirulaguntzak jaso ditzaketen euskal proiektuak
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa