16:29

Ekonomia

Aurrekontuak

Espainiako Gobernuak 196.097 milioi euroko gastu-muga historikoa ezarri du 2021erako

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Horrez gain, Espainiako Gobernuaren aurreikuspenak okerrera egin du eta BPGak inoizko beherakadarik handiena (%11,2) izango duela iragarri dute.  

  • Maria Jesus Montero Ogasun ministroa.

    Maria Jesus Montero Ogasun ministroa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Gobernuak 1.96.097 milioi euroko gastu-muga historikoa ezarri du 2021erako, besteak beste, Europar Batasunetik jasotako diru-laguntza bereziaren ondorioz.

Alabaina, Espainiako Gobernuaren aurreikuspen ekonomikoak okerrera egin du eta Barne Produktu Gordinak (BPG) inoizko beherakadarik handiena izango duela iragarri dute: % 11,2koa, hain zuzen ere. Aurrez, jaitsiera hori % 9,2koa izango zela kalkulatu zuten.   

Horrez gain, langabezia-tasa % 17,1ekoa izango dela aurreikusi dute.  

Maria Jesus Montero Espainiako Ogasun ministroak azaldu du gastu-mugaren igoera % 53,7koa izango dela, 2020ko aurrekontuarekin alderatuta, eta, beraz, marka guztiak hautsiko dituen zenbatekoa izango da.

Bestalde, Espainiako Gobernuak zorpetzeko erreferentziak ere ezarri ditu: 2020an, BGPren % 11,3; eta 2021ean, BGPren % 7,7. Bi urte horietan ez da zorpetze muga ofizialik izango, arau fiskalak bertan behera utzi dituztelako.

Koronabirusaren pandemia dela eta, erabaki du Espainiako Gobernuak arau fiskalak indargabetzea. Montero ministroa ziur agertu da Diputatuen Kongresuak ebazpena babestuko duela.

 

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena