Ekonomia
Greba eguna
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eusko Jaurlaritzak ezarritako % 100eko gutxieneko zerbitzuek lanuztearen jarraipena mugatu dute.
Albisteak (3)
Ehunka pertsonak hartu dute parte, astearte honetan, Gipuzkoako zahar egoitzetako egoera salatzeko ELAk eta LABek Donostian deitutako manifestazioan. Bi sindikatuek aho batez salatu dute zentro horietan "kinka larrian" daudela, eta COVID-19aren pandemiak egoera gaizkiagotu duela.
Eusko Jaurlaritzak ezarritako % 100eko gutxieneko zerbitzuek, baina, mugatu egin dute lanuztearen jarraipena.
Zentzu horretan, ELAk eta LABek "eskandalutzat" jo dituzte osasun langileei zein garbitzaileei ezarritako gutxieneko zerbitzuak, eta aurreratu dute ez dutela baztertzen afera epaitegietara eramatea, "greba eskubidea zapuzten dutelako".
Donostian egin duten manifestazioan, sektore horretako langileek hainbat elkarteren babesa jaso dute, Gipuzkoako Senideakena eta pentsiodunen elkarteena, besteak beste.
Esan bezala, ehunka lagunek hartu dute parte mobilizazioan. 11:00etan abiatu dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzatik, "Kalitatezko zaintza eta lan baldintza duinak" leloa ardatz.
Parte-hartzaileak hiru zutabetan banandu dira, segurtasun tartea gordetzeko, eta Donostiako kale nagusiak zeharkatu dituzte lan baldintzak hobetuko lituzken hitzarmen kolektiboa aldarri hartuta.
Txomin Lasa eta Leire Ormazabal ELA eta LABeko bozeramaileek gogor kritikatu dute zahar egoitzetako langileek bizi duten egoera, irtenbide gisa "eredu aldaketa" baten alde egin aurretik.
Greba Araban
Araban, hiru eguneko greba deialdia egin dute ELAk, LABek, CCOOk, eta UGTk, lehena bihar, urriaren 7an. Gainerako lanuzteak azaroaren 11n eta azaroaren 25ean egingo dituzte. Gipuzkoan bezala, Lan hitzarmen berria negoziatzea eskatzen dute.
Arabako pentsiodunen elkarteak, Gasteizko mugimendu feministak eta egoitzetako egoiliarren senitartekoek babestu dute greba.
URRIAK 7!!
— Arabako Erresidentziak Borrokan (@ArabakoEgoitzak) October 2, 2020
ARABAKO ERRESIDENTZIAK GREBARA!!#ArabakoErresidentziakBorrokan pic.twitter.com/EvLNPNEKcE
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa