09:17

Ekonomia

HEZKUNTZA

Hezkuntzako sindikatuek bilera batera deitu dute Bildarratz sailburua, asteazkenean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

"Negoziatzeko borondatea eta edukiak" eramateko eskatu diote ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek Hezkuntza sailburuari. Lakuan egin dute hitzordua.

  • Hezkuntzako bost sindikatuetako ordezkariak, prentsaurreko batean

    Hezkuntzako bost sindikatuetako ordezkariak, prentsaurreko batean. Artxiboko argazkia: ELA

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek bilera batera deitu dute Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, eta "negoziatzeko borondatearekin eta eduki eraginkorrekin" joateko eskatu diote, "ikasturtea aurrez aurrekoa, segurua eta adostua izan dadin". Asteazkenerako egin dute hitzordua Lakuan.

Ohar bateratu batean, "Eusko Jaurlaritzaren geldotasuna" kritikatu dute, eta hilaren 23an egin zuten prentsaurrekoan "Hezkuntza Sailaren berririk gabe" jarraitzen zutela salatu zutela gogoratu dute.

"Geroztik, Hezkuntza Sailak ez du negoziatzeko biderik zabaldu ikasturte hasierarako beharrezkoak diren baliabide gehigarriak adosteko. Hezkuntza taldea aurkezteko kortesiazko bilera horietatik harago, ez dugu Jaurlaritzaren partetik negoziatzeko bilera bat egiteko deialdirik jaso", gaineratu dute.

Horren aurrean, Hezkuntza Saila bilera batera deitu dute asteazkenerako, eta horretarako "Lakuan areto bat" erreserbatu dutela iragarri dute. "Sindikatuok bertan egongo garela jakinarazi nahi diogu sailburuari", azpimarratu dute.

"Hezkuntza Sailari eskatzen diogu negoziatzeko borondatearekin eta aurrez aurreko ikasturte seguru eta adostua bermatuko duten edukiekin joan dadila bilerara", gaineratu dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena