12:15

Ekonomia

KORONABIRUSAREN KRISIA

CEOE patronalak lan-erregulazioko espedienteak luzatzeko proposamena babestu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Espainiako Gobernuak 2021eko urtarrilaren 31ra arte luzatzea onartuko du gaur, eta babesa ia sektore guztietara zabalduko du.

  • Gizon bat kalean, denda itxita baten aurretik pasatzen

    Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

CEOE Espainiako Enpresa Erakundeen Konfederazioko Batzorde Betearazleak Espainiako Gobernuaren proposamena onartzea erabaki du astearte honetan, aldi baterako lan-erregulazioko espedienteak luzatzeko, eta, beraz, Ministroen Kontseiluan onartuko dute gaur, gizarte eragileen adostasunarekin.

Espainiako Enpresa Erakundeen Konfederazioak ohar baten bidez azaldu duenez, Batzordeak "eztabaida zabal baten ostean" hartu du erabakia, "gaur goizeko lehen ordura arte luzatu diren negoziazio gogorren ostean".

Azken proposamenak "COVID-19aren krisiaren eraginpean dauden enpresa guztiak ordezkatuta sentitzen diren akordio bat islatzen du", gaineratu du.

Gobernuak astearte honetan onartuko du lan-erregulazioko espedienteen baldintzak luzatzea; izan ere, neurri hori akordio sozialarekin edo gabe hartzeko asmoa zuen, gizarte eragileekin negoziazio luzeak izan ostean eta gaur goizean azken proposamena euren gobernu-organoen esku utzi ostean.

CEOE Espainiako Enpresa Erakundeen Konfederazioaren eta CEPYME Espainiako Enpresa Txiki eta Ertainen Konfederazioaren ustez, akordio horrek "ahalik eta enpresa eta enplegu gehienen jarraipena bermatuko du".

Negoziazioaren iturriek azaldu dutenez, enpresaburuek Gizarte Segurantzari aldi baterako lan-erregulazioen eraginpean dauden langileengatik egiten dizkioten kotizazioen inguruko proposamena hobetu egin du Espainiako Gobernuak. Hala ere, korapilo nagusia aldi baterako lan-erregulazioen baldintza horiek zein sektoretara aplikatuko diren erabakitzerakoan etorri da.

Sektore horien artean, turismoarekin eta garraioarekin loturikoak lehenetsiko dira, eta % 75 eta % 85 arteko bonifikazioa izango dute kuotetan, enpresaren tamainaren arabera.

Zerrenda horretatik kanpo geratzen diren sektoreei berragerraldiko ERTEen aukera geratuko zaie. Espainiako Gobernuak hobetu egin ditu kasu horietarako kotizazioen salbuespenak.

Gainerakoan, langabeziagatiko prestazioaren zenbatekoari eutsiko zaio, eta sei hilabetetik aurrerako murrizketa hori bertan behera geldituko da. Gainera, aldi baterako lan-erregulazioan dauden langileek soldata gordinaren % 70 jasoko dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena