11:06

Ekonomia

KORONABIRUSA

Europako ezohiko funtsak "udalerrietara ere hel daitezela" eskatuko du EUDELek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gorka Urtaran EUDELeko presidenteak Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluaren bilera telematikoan hartuko du parte astearte honetan, pandemia hasi geroztik egingo den lehendabizikoan.

  • Gorka Urtaran, EUDELeko presidentea, bilera telematiko batean

    Gorka Urtaran, EUDELeko presidentea, bilera telematiko batean. Artxiboko argazkia: EUDEL

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Koronabirusaren garaian, Europako ezohiko funts guztiak "udalerrietara ere hel daitezeela" eskatuko du Gorka Urtaran Euskadiko Udalen Elkarteko (EUDEL) presidenteak astearte honetan, Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluak egingo duen bilera telematikoan.

"Udalerri eta eskualde erresilienteetarako bidea" izeneko goi-bilera birtual hau pandemia hasi zenetik egingo den lehenengoa da. Batzarraren helburu nagusia udalerrien eta Europako gainerako erakundeen arteko elkarlanerako gobernantza indartzea da, errekuperazio sozioekonomikoa, energetikoa, klimatikoa, inklusiboa eta bidezkoa sustatzeko.

Bileraren atarian Gorka Urtaranek aurreratu duenez, "EUDELek bat egingo du Europako udalerrien arteko itunarekin, udal ekintza susperraldiaren pandemiak sortutako krisiaren konponbidearen erdigunean jartzeko".

EUDELek batzarra baliatu ahal izango du udalen eskariak eta mezuak Europar Batasuneko agintariei helarazteko.

Urtaranek bilera horretan azalduko du udalerriek eta eskualdeek erantzukizun gehiago dutela, finantzaketarako sarbidea murriztu egin dieten bitartean. Ez hori bakarrik, haren esanetan, Europako Batzordeak EBren finantzaketarako sarbide zuzena eta sinplifikatua bermatu beharko luke, eta tokiko enpresentzako laguntzen malgutasuna handitu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena