Ekonomia
LAN-ISTRIPUAK
EITB.EUS
CCOOk ezbeharra ikertzeko eskatu du eta elkarretaratzea deitu du astelehenerako, hilak 28, Sondikako tren geltokiaren aurrean.
Derivados del Fluor enpresaren irudi ofizial bat.
CCOOk ohar batean adierazi duenez, 34 urteko Portugaleteko langilea hil zen atzo Kantabrian, Onton herrian, Derivados del Fluor enpresarentzat lanean ari zela. Hildakoa Loiuko Sisteinge Ingeniaritza Elektrikoko langilea zen eta Derivados del Fluorrek azpikontratatuta zuen.
Kantabrian, Derivados del Flour planta kimikoan ari zen lanean istripua izan zuenean, ostiral arratsaldean. Erredurak jasan zituen gorputzean eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Bertan hil zen bart.
Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez, atzo 12:00ak aldera lantegia argindarrik gabe geratu zen denboralearen ondorioz.
Behargina elektrobalbula bat ikustera joan zen, eta azido fluorhidriko ihes batek erredurak eragin zizkion.
"Ikerketa zorrotza" egiteko eskatu du CCOOk eta azpikontratek "lan baldintza eskasetan" lan egiten dutela ohartarazi du. "2020an pertsona gehiago hil dira jada lan-istripuetan 2019an baino, eta hori, COVID-19a dela eta, aktibitatea etenda egon dela" salatu du sindikatuak.
Hildakoaren senideei babesa helarazteko askoz, elkarretaratzea deitu dute astelehen honetarako, hilak 28, 11:30ean, Sondikako tren geltokiaren parean.
Kantabrian, berriz, 08:00etatik 10:00etara egingo dute lan-istripua salatzeko elkarretaratzea.
Gaur jakin dugu EHan aurtengo 49.langilea hil zaigula lan istripuan. (Oraindik Joaquin Beltran desagertuta)
— LAB INDUSTRIA (@LAB_INDUSTRIA) September 26, 2020
Leioako Sisteinge enpresako @CCOOindustria-ko langile ordezkaria. Berriz ere azpikontratazioa.
Ez da zorte txarra, prekarietatea da.#elkartasuna#salaketa pic.twitter.com/xraCszJk0C
¿Muere un delegado de CCOO de Sisteinge tras sufrir un accidente laboral mientras trabajaba en Derivados del Flúor, Ontón.
— Industria Federazioa (@CCOOindustria) September 26, 2020
¿La lacra de la precariedad vuelve a golpear a quienes levantan la sociedad cada día.
¿Subcontratas = Eslabón más débil
¿Tus compañer@s no te olvidamos pic.twitter.com/0ULcyTUNnl
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa