Ekonomia
Lan-baldintzak
agentziak | erredakzioa
Hala, enpresek baliabideak eta tresnak eman beharko dizkiete langileei, eta horien mantenuaz arduratuko da. Gastuen ordainketari dagokionez, negoziazio kolektiboaren esku utzi ditu baldintzak.
Albisteak (2)
Espainiako Gobernuak telelana arautzeko lehenen legea onartu du, dekretu bidez. Hori horrela, telelana borondatezkoa izango da, atzera egiteko aukera egongo da, eta enpresak gastu batzuk hartu beharko ditu bere gain.
"Oinarrizko eskubideei eusten zaie", azpimarratu du Yolanda Diaz Lan ministroak, patronalarekin eta sindikatuekin adostutako araua XXI. mendeko lan merkatura egokitzeko "erreforma sorta" baten abiapuntua dela jakinarazi aurretik.
Negoziazio prozesu luze baten ondorio da akordioa, eta ez da COVID-19arekin lotuta egiten den telelanean aplikatuko, beharrezko baliabideen neurri izan ezik.
Hala, enpresek baliabideak eta tresnak eman beharko dizkiete langileei, eta mantenuaz ere arduratu beharko dira. Hori bai, gastuak konpentsatzeko garaian, negoziazio kolektiboaren esku uzten dute nola egin.
"Negoziazio kolektiboan ezarriko da telelana egiten duen langileak dituen gastu batzuk nola konpentsatu, konpentsatu behar izatekotan", jartzen du testuan.
COVID-19az aparte
Koronabirusarekin zerikusirik ez duen telelanerako, langileak eta enpresak akordio bat sinatu behar dute asteko lan-orduen % 30 edo gehiago 3 hilabetez gutxienez telelanaren bidez egiten den kasuetarako, eta kasu honetan derrigorrezkoa da enpresarioak langilearen gastuei aurre egitea.
Telelana borondatezkoa izango dela eta atzera egiteko aukera ere egongo dela jasotzen du testuak, eta beharginak gainerako lankideen eskubide berak izango dituela, bai soldata aldetik, bai egonkortasunari, ordutegiari, formakuntzari eta sustapen profesionalari dagokionez.
Diazek adierazitakoaren arabera, ezingo da erabili eredu horretara egokitu ez izana kaleratze objektibo gisa.
"Langileak urrutitik lan egiteari uko egitea, aurrez aurreko lanera itzultzea eta urrutiko lan-jarduera behar bezala garatzeko zailtasunak (...) ez dira lan-harremana amaitzea edo lan-baldintzak funtsean aldatzea justifikatzen duten arrazoiak izango", zabaldu du Lan Ministerioak ohar batean.
Urtebete
Egokitzapen-epeei dagokienez, enpresek hitzarmen edo akordio kolektibo batean jaso beharko dute legea, Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik urtebeteko epean edo, gehienez ere, hiru urteko epean, hala adostuz gero langileen ordezkariekin.
BOEn argitaratu eta 20 egunera jarriko da indarrean araua.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa