Ekonomia
Lan-gatazka
Senideek "berehalako irtenbidea" eskatu dute Gipuzkoa erresidentzientzako
agentziak | erredakzioa
"Aldundiak esku har dezala eta tartean dauden alde guztiak elkar ditzala eskatzen dugu, adostutako irtenbide eraginkorra lortzeko", aldarrikatu du Senideak elkarteak.
-
Senideaken prentsaurrekoa Eskoriatzan. Argazkia: Xabier Urteaga | Euskadi Irratia
Gipuzkokoako zaharren egoitzetako erabiltzaileen senideen kolektiboak, Senideakek, zentro horiek lurraldean bizi duten lan-gatazkari "berehalako irtenbide eraginkorra" ematea eskatu dute, "urtebete baino luzeagoa" delako jada gatazka hori.
Plataformako ordezkariek agiri bat irakurri dute Eskoriatzan (Gipuzkoa) emandako prentsaurreko batean, eta jakinarazi dute Gipuzkoako udal guztietan aurkeztu dutela mozio bat, gatazkari irtenbidea ematea eskatzen duena.
Senideakek salatu du egoerak "enkistatuta" jarraitzen duela, 243 greba egunen ostean, ez dagoelako "lan-hitzarmenik 2012tik, eta negoziazio mahaia berriro eten delako, patronalaren azken proposamenaren ostean sindikatuak mahaitik altxatu ostean".
"Aldundiak esku har dezala eta tartean dauden alde guztiak elkar ditzala eskatzen dugu, adostutako irtenbide eraginkorra lortzeko", aldarrikatu du Senideak elkarteak.
"Ezin dugu ahaztu gatazka honen ondorioak gehien pairatzen dituztenak egoiliarrak direla". "Herritar guztiei dagokie borroka hau", azpimarratu dute. Era berean, "feminizatutako sektorea" dela eta soldata arrakala "nabarmena" dagoela azaldu dute.