Ekonomia
zergak
Agentziak | Erredakzioa
Jaitsiera hori COVID-19aren pandemiak sortutako jarduera ekonomikoaren geldialdiaren eta Aldundiak hari aurre egiteko onartutako zerga-neurrien ondorioa da.
Bizkaiko Foru Aldundia. Argazkia: ETBren bideo batetik ateratakoa.
Abuztura arte, 4.115,4 milioi euro bildu dituzte itundutako zergen bidez Bizkaian, iaz baino % 19,4 gutxiago, orduan 5.106,5 milioi euro bildu baitzituzten, Aldundiak jakitera eman duenez.
Jaitsiera hori COVID-19aren pandemiak sortutako jarduera ekonomikoaren geldialdiaren eta Aldundiak hari aurre egiteko onartutako zerga-neurrien ondorioa da, besteak beste, hainbat zerga atzeratzea.
Zortzi hilabete horietan bildutako diru-kopurua 2020ko ekitaldi osorako aurrekontuan jasotako 8.141,1 milioien % 50,6 da.
Zerga zuzenek 2.145,7 milioi euroko ekarpena egin dute abuztura arte, 2019an baino 511,3 milioi gutxiago, hau da, % 19,2ko jaitsiera.
Konparazio horretan, kontuan hartu behar da 2019ko abuztuan urte honetan oraindik gertatu ez diren diru-sarrerak kontabilizatu zirela, ekitaldi hau zergen ordainketan atzeratu zelako edo konturako ordainketa jakin batzuk eten zirelako, mikroenpresen, enpresa txiki eta ertainen eta autonomoen likidezia hobetzeko neurriak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa