Ekonomia
Telekomunikazioa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bost urteko iraupena izango du itunak eta biek ala biek ala adostuz gero, luzapena ere aintzat hartu dute. "Bitstream" modalitatean arituko da Euskaltel Adamoren sarearen baitan.
Euskaltelen logotipoa.
Euskaltelek eta Adamo enpresak adostutako hitzarmenari esker, enpresa euskaldunak zuntz optikoaren erabateko zabalpena bermatu ahal izango du Espainia mailan.
Bost urteko iraupena izango du itunak eta biek ala biek hala adostuz gero, luzatzea ere aintzat hartu dute. "Bitstream" modalitatean arituko da Euskaltel Adamoren sarearen baitan, eta "Euskaltelen jarduna, estatu mailan, atsegina eta eraginkorra" izatea ahalbidetzeko behar besteko material eta sistema teknikoak izango ditu eskura.
Enpresa euskaldunak Virgin telco enpresarekin batera aritu zen estatu mailan, aurreneko aldiz, maiatzaren 20tik hona. "Arrakasta itzela izan da, barneko aurreikuspen guztiak gaindituz eta bezero kopuruan ikaragarriko igoera izanik”, izan ere, 2020ko ekainaren 30ean, Virgin telcok 6.500 bezero zituen jada.
Orange eta Telefonicarekin adostutako hitzarmei esker ari da Euskaltel estatu mailan, eta Adamorekin adostutako hitzarmenari esker "mugikortasun eta eraginkortasun handiagoa izan du estatu mailako sareen erabileran, eta ondorioz, taldearen aurreikuspenetan etorkizun baikorra eskainiko du".
2020ko hiru hilabeteko emaitzei begiratuz gero, Euskaltel Taldeak 40.000 euroko igoera izan duela adierazi dute, estrategikoki landutako egitasmoak inoizko markarik adierazgarrienak erdietsi ahal izateak ahalbidetu baitu.
Jose Miguel Garcia, Euskaltel Taldeko kontseilariak adierazi duenez, "Adamo enpresarekin sinatutako ituna oso garrantzitsua da Euskaltelentzat", izan ere, bere estrategiak, "sarearen kudeaketa eraginkor bat egin ahal izatea ahalbidetuko digu".
Bestalde, zera gaineratu du: "herri guztietara iritsi nahi dugu, aparte daudenetara ere, hutsune digitalak ezabatu eta aldendutako herritarren alde egin telekomunikazio eskaintza zabala eskaini ahal izateko".
Azkenik, Adamo enpresako Martin Czermin kontseilariak jakitera eman duenez, itun honen bidez, enpresak "bazkide garrantzitsu bat" irabazi du, Espainiako nekazal inguruetara telekomunikazioen azken berritasunak eramateko prest dagoena, alegia.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa