Ekonomia
KORONABIRUSA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Uvesak Tuteran duen lantokiko langile guztiei egin dizkiete probak: 713 langileri. Azterketak egindakoan, produkzioari berriro ekitea erabaki dute
Tuterako Uvesak produkzioari ekin dio berriz ere. Argazkia: EFE
Uvesa Taldeak Tuteran duen lantegiak produkzioari berrekin dio asteazken goizaldean. Abuztuaren 29tik itxita egon da, bertako 175 langile koronabirusarekin kutsatuta zeudela jakin eta gero.
Foru Gobernuak jakitera eman duenez, kutsatu horietariko 148 (% 54) Nafarroako Erriberan bizi dira eta, 28, berriz, Aragoi eta Errioxan.
Uvesak Tuteran duen lantokiko langile guztiei egin dizkiete probak: 713 langileri. Aipatu probak egin eta gero, produkzioari berriro ekitea erabaki dute, betiere Nafarroako Gobernuko Osasun Zuzendaritza Nagusiak ezarritako segurtasun protokoloari jarraituz.
239 langilerekin ekin dio berriro produkzioari lantegiak, eta ondorego egunetan, pixkanaka, langile gehiago hasiko direla jakinarazi du. Instalazioak goitik behera garbitu eta desinfektatu dituztela azpimarratu dute; aire girotuko hodiak, lantokiaren kanpoaldea… Gainera, garbitasun zerbitzua indartu egin dute.
Uvesaren oharra
"Atzeman diren asintomatiko kopuru handia kontuan hartuta, eta horri immunitate maila baxua gehitzen badiogu, azterketen emaitzetan akatsik ez dela egon ikusi dugu", esan du Uvesak ohar batean. Horren arabera, inguruan positiboek gora egin dutenean gehitu dira kutsatzeak ere lantokian.
Txandaka lan egingo dute, langile kopurua gutxituz, eta langile batek baino gehiagok erabiltzen dituzten guneak zabaldu egingo dituzte, baita kanpoko bisitak mugatu ere. Gainera, langile berriei eta oporretatik datozenei ere PCR probak egingo dizkiete, Uvesaren arabera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa