Ekonomia
Osakidetzako oposizioen auzia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Osakidetzako oposizioetan antzemandako irregulartasunak ikertzen ari den epaileak 24 lekuko deklaratzera deitu ditu, LAB sindikatuak eskatuta.
Osakidetzako azterketa publiko bat Barakaldoko BECen. Argazkia: EiTB
Albisteak (4)
Ana Jesus Zulueta Gasteizko epaitegiko epailea 2018ko Osakidetzaren lan-deialdi publikoan antzemandako ustezko irregulartasunak ikertzen ari da eta, LAB sindikatuak eskatuta, 24 lekukori deklarazioa hartzen hasi da astearte honetan.
Epaitegian sartu aurretik, Jesus Oñate LABeko ordezkariak esan du Osakidetzak bazekiela zer ari zen gertatzen, baina ez zuela ezer egin.
"Alderantziz, plazak banatzeko sistema hobetzen saiatu ziren. Sare klientelarra zegoela frogatzeko esku artean ditugun datu guztiak mahai gainean jarriko ditugu", azpimarratu du. "Datozen egunetan argiago geratuko da guztia", erantsi du.
LAB eta ESK sindikatuak akusazio partikularra dira Osakidetzaren oposaketen auzian.
Epaileak uztailean onartu zuen LABek proposatutako 24 lekukoen testigantzak jasotzea eta Neurokirurgiako epaimahaiaren presidentea auzipetzea.
Orain arte, etenda egon da prozesu judiziala. Iaz, Anestesiologia, Angiologia, Digestioko buruzagi medikoek deklaratu zuten eta hirurek ukatu egin zuten leporatutako gertakarietan parte hartu izana.
Guztira, 13 azterketa utzi dituzte bertan behera: Neurofisiologia, Neurokirurgia, Anestesia, Angiologia, Digestioa, Kardiologia, Traumatologia, Kirurgia Plastikoa, Urologia, Medizina Intentsiboa, Larrialdiak, Mikrobiologia, eta Kirurgia Kardiobaskularra.
Sindikatuek egindako salaketek azaleratu zuen Osakidetzako lan-deialdi publikoan izandako ustezko iruzurra, eta ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltzak ikerketa bat jarri zuen abian.
Auzi honen ondorioz hainbat dimisio izan ziren: Jon Darpon Osasun sailburuak, Maria Jesus Mugica Osakidetzako zuzendari nagusiak, Juan Carlos Soto Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariak eta Xabier Balerdi zuzendariordeak kargua utzi zuten.
Arestian aipatutako hiru mediku zerbitzuetako buruzagiek delituak egin zituztela antzeman zuen fiskalak eta Juan Carlos Soto, Xabier Alberdi eta Andoni Arcelay Osakidetzako goi-karguak deklaratzera deitu zituen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa