Ekonomia
KORONABIRUSA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Osasun Departamentuarekin bildu ostean, enpresako zuzendaritzak enpresa aldi baterako ixtea erabaki du, langileen osasuna bermatze aldera.
Uvesak Tuterako lantegia behin-behinean ixtea erabaki du prebentzio neurri modura, ostegun honetan 175 langile koronabirusarekin kutsatuta daudela jakin ostean.
Enpresako zuzendaritza gaur bildu da Osasun Departamentuarekin, azken egunetako kutsatzeek eragindako egoera aztertzeko. Enpresatik adierazi dute lantegiaren jarduerari eustea zela euren lehentasuna, betiere "osasuna lehenetsiz".
Hala, aldi baterako gelditu dute erriberako hiriburuko haragi enpresa horretako produkzioa, eta "lehenbailen jarduera martxan jartzea ahalbidetuko duten neurriak" hartuko dituzte.
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak 175 koronabirus kasu positibo atzeman zituen bertan, langileen artean 640 proba egin ondoren. Aurretik koronabirus kasu batzuk atzeman ostean erabaki zuten baheketa hori gauzatzea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa