Ekonomia
Lan Eskaintza Publikoa
EITB.EUS
LEPa Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako irakasleei zuzenduta dago. Guztira 1.148 irakasle plaza eskaintzen dira.
Maisu bat arbelean. Irudia: pexels.com
Hasiera batean ekainerako aurreikusita zegoen eta COVID-19aren ondorioz atzeratu behar izan zen Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoa datorren abenduan egingo da.
Agindu berriak ezartzen duenez, oposizio-faseko lehen proba 2020ko abenduan egingo da, hil horretako hirugarren asteburuan, betiere osasun-egoerak horretarako aukera ematen badu. Era berean, izangaiek kontuan hartu beharreko epe hauek ere zehazten ditu:
· Irailaren 30etik urriaren 9ra: izangaiek programazio didaktikoa aurkeztu beharko dute.
· 2021eko lehen hiruhilekoan: merezimenduak aurkezteko zortzi eguneko epea irekiko da. Hezkuntza Sailak behar den aurrerapenez iragarriko du data.
Izena emateko ireki diren epeetan (otsaila-martxoa tartean lehenik, eta ekaineko lehen egunetan ondoren) 6.042 izen emate izan dira LEP horretan parte hartzeko. Dena den, izangai horiek programazio didaktikoa aurkeztu beharko dute, zehaztutako epeen barruan, oposizio-faseko lehen proba egin ahal izateko.
Erabaki honekin, Eusko Jaurlaritzaren asmoa lan egonkortasuna dakarren prozesu hau burutzea da, honek hezkuntza-sistemaren kalitatean eta milaka profesionalen bizi-proiektuan duen eragin zuzenaren jakitun baita.
Hezkuntza Sailak uste du osasun-egoerak aukera emango duela lan eskaintza publikoa adierazitako egunetan egiteko. Unea iristean, osasun-agintariek prozesua ez egitea gomendatuko balute, Sailak ahalik eta lasterren jakinaraziko du data aldatu beharra, egoera horrek interesdunen artean eragin ditzakeen eragozpenen jakitun.
Hezkuntza Sailak, 2020ko LEP horren bidez, 1.148 plaza eskaintzen ditu guztira honako bi kidego hauetarako:
· Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoa: 1.021 plaza
· Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa: 127 plaza
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa