11:43

Ekonomia

Koronabirusa

Tapia: "Beste itxialdi bat hilgarria litzateke eta ekonomiak ez luke jasango"

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gainera, Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak uste du egokia izan daitekeela ERTEak irailetik harago luzatzea sektore batzuetan.

  • Arantxa Tapia: Argazkia: EFE.

    Arantxa Tapia: Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak adierazi duenez, udaberrikoa bezalako itxialdi berri bat "hilgarria" izango litzateke, eta euskal ekonomiak "sufritu" ez ezik, "ia desagertu" egingo litzateke.

Tapiaren hitzetan, "birusarekin bizi eta ekonomia irekita mantentzeko" lan egin behar da. Horretarako, protokolo "zorrotzak" eta atzemate goiztiarra bermatu beharko dira, eta lantokiak "leku segurua" izatea ziurtatu beharko da, "dagoeneko posible izan den zerbait".

2021, hazkundearen urtea

Tapiak ez du baztertu EAEko ekonomiak bi digitu atzera egitea urte honen amaierarako. 2021era begira, txerto bat baino gehiago egongo direla aurreikusi du eta, beraz, "hazkunde ekonomikoaren urtea" izango dela espero du, "ez bakarrik euskal ekonomiarentzat, baita munduko ekonomiarentzat ere".

Hala ere, "gutxienez 2022a beharko dugu galdutako enplegua eta jarduera berreskuratu ahal izateko", gaineratu du.

Automobilgintzako mahaia

Sailburuak, bestalde, Espainiako Gobernuak bultzatutako Automobilgintzako mahaia berriro bildu ez izana salatu du.

Arantxa Tapiak azpimarratu du Jaurlaritzak proposamen "eraikitzailea" egin zuela alor jakin batzuetan lanean hasteko, eta lan talderik osatu ez izanaz kexatu da.

Enplegua

ITP, Aernnova edo Tubacex bezalako euskal enpresa garrantzitsuetan iragarritako doikuntzen ondoren, oraindik beste doikuntzaren bat gerta daitekeen beldur da, baina "egiturazko eta malgutasuneko neurriak" aplikatzearen alde dago. Gainera, sektore batzuetan ERTEak irailetik harago luzatzea egokia izan daitekeela uste du.

Bestalde, Espainiako Gobernuarekin defizitaren eta zorpetzearen inguruan sinatutako akordioaren helburua "murrizketarik ez egitea" eta "egoera zail honetan" zorpetzeko gaitasuna izatea zela esan du.

"Zero defizitera itzultzea kosta egingo da"

Arantxa Tapiak aitortzen du "urte batzuk igaroko direla" zero defizitera itzuli arte. Datozen EAEko aurrekontuetan, Tapiak "oreka mantentzearen" eta herritarren osasuna eta ongizatea bermatzearen alde egingo du, ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko diru partidak sartzeaz gain.

Horretarako, PSE-EE eta EAJren arteko gobernu programa bat lantzen ari direla gogorarazi du. Erabakiak hiru ardatzetan oinarritu behar direla uste du: osasunean, digitalizazioaren erronkan eta trantsizio ekologiko eta energetikoan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena