Ekonomia
Koronabirusa
Agentziak | Erredakzioa
Ekainean Euskadin eratutako 257 enpresek harpidetutako kapitala 17,5 milioi eurokoa izan zen. Horietatik guztietatik, 255 sozietate mugatuak izan ziren eta bi sozietate anonimoak.
Denda bat, pertsiana jaitsita, alarma-egoeran. Argazkia: EFE
Euskadin sortutako enpresen kopuruak % 4,9 egin zuen gora ekainean, 2019ko hilabete bereko datuekin alderatuta. Alabaina, urtea hasi zenetik negatiboa izan da datu hori, batik bat COVID-19ak eragindako pandemia dela eta.
Urtea hasi zenetik, sozietateen sorreraren urtetik urterako bilakaera negatiboa izan da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Urtarrilean, % 5,6ko beherakada izan zen, eta maiatzean, deseskalatze-prozesua hasi zenean, % 55,1era jaitsi zen datu hori. Apirilean, adibidez, alarma-egoera indarrean zela, % 70,4ko beherakada izan zen.
Dena dela, konfinamendua indarrean egon zen hilabeteekin alderatuta, ekainean egoerak hobera egin zuela ikus daiteke zenbaki absolutuetan. Horrela, urtarrilean 285 enpresa sortu ziren Euskadin, otsailean 281 eta martxoan 217. Apirilean, berriz, 74 sozietate sortu ziren bakarrik, maiatzean 128 eta ekainean 257.
Ekainean Euskadin eratutako 257 enpresek harpidetutako kapitala 17,5 milioi eurokoa izan zen. Horietatik guztietatik, 255 sozietate mugatuak izan ziren eta bi sozietate anonimoak.
Espainiako Estatistika Institutuak (INE, gaztelaniazko sigletan) asteazken honetan jakitera eman duenez, Euskadi tasa positiboak izan dituzten bost autonomia erkidegoetako bat izan zen ekainean, Espainian urte arteko jaitsiera % 9,4koa izan zen hilabetean (6.733 enpresa sortu dira).
Bestalde, ekainean 71 sozietate desegin ziren EAEn, 2019an baino % 2,9 gehiago. Euskadin, maiatzean 44 enpresa desegin ziren, apirilean 23 eta martxoan 109. Espainian, berriz, 1.112 sozietate desegin ziren ekainean, % 11,4 gutxiago.
Ekainean desegindako enpresei dagokienez, 57k borondatez egin zuten, bostek bat egiteagatik eta bederatzik beste arrazoi batzuengatik.
Nafarroan, 47 merkataritza-sozietate sortu eta lau desegin ziren ekainean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa