Ekonomia
Koronabirusa
Agentziak | Erredakzioa
Teknikariok sindikatuak deituta, "sektoreari laguntzeko neurriak" eskatzeko protesta bat egin dute Kursaal Jauregiaren aurrean.
Ekitaldietan eta ikuskizunetan lan egiten duten teknikarien protesta, Donostian. Irudia: EiTB
Teknikariok ikuskizunetako teknikoen sindikatuak langile hauek dauden egoera salatu dute, eta sektorea babesteko neurriak eskatu dituzte; tartean, "1.200 euroko soldata duina" lortzeko osagarria. Desagertu ez daitezen, plan zehatza eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.
Osatu berri den sindikatu honek elkarretaratzea egin du Donostiako Kursaal Jauregiaren aurrean, langile hauek dauden egoera salatzeko. Azaldu dutenez, COVID-19aren pandemiak irekitako krisiagatik onartu dituzten kultura sustatzeko laguntzetatik kanpo geratu dira.
Teknikariok sindikatuak salatu duenez, "kultura sektorerako laguntza espezifikoak lortu dira, baina batek ere ez ditu langile hauek aintzat hartzen", ez direlako artistak, sortzaileak edo programatzaileak, ikuskizunak egiteko beharrezkoak diren arren.
"Aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak aktibitatea benetan suspertu arte luzatzea" eskatu du sindikatuak, eta "jarduera eteteen luzapenerako baldintzak berrikusteak zailtasunak areagotu eta langile gehiago diru sarrerarik gabe utzi dituela" ohartarazi du.
"Instituzioen isiltasuna eta Eusko Jaurlaritzaren blokeoa" salatu dituzte, eta "kultura bizirik mantentzeko borondate" falta deitoratu dute. "Laguntzak eskuratzeko baldintzak zorrotzagoak dira, gure langileen % 20k ez dauka sarrerarik, eta % 30ek hilean 600 eurorekin bizirauten du", esan dute. Eusko Jaurlaritzaren berririk ez dutela eta "negoziazio mahai posiblerik ez dagoela" kritikatu dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa