Ekonomia
Krisia
agentziak | erredakzioa
Kontseilari ordezkariak esan du lantegia ixtea erabaki aurretik "alternatibarik ba ote zegoen" aztertu zutela, baina ixteko erabakiak ez duela "atzera bueltarik".
Siemens Gamesa Aoizen. Argazkia: EiTB
Albisteak (4)
Andreas Nauen Siemens Gamesaren kontseilari ordezkariak esan du Agoitzen (Nafarroa) duten lantegia ixteko erabakiak ez duela atzera bueltarik.
Nauenek hirugarren hiruhileko fiskaleko emaitzak aurkezteko ekitaldian azaldu duenez, lantegia ixteko erabakia hartu aurretik "alternatibarik ba ote zegoen" aztertu zuten, "baina ixteko erabakiak ez du atzera bueltarik".
Hori bai, enpresaren ordezkari nagusiak atea ireki dio sindikatuekin elkarrizketak abiatzeari, 240 langileetako batzuk beste lantegi batzuetan kokatzeko, besteak beste.
Gamesaren eta Siemensen eolikoen atalaren arteko bat-egitearen ostean sortutako konpainiaren kontseilari ordezkari berriak berretsi egin du enpresaren "norabidea aldatzeko" beharra, bereziki lur gaineko eolikoen arloan, hor baitaude enpresaren galerarik handienak.
Nauenek azpimarratu du azken hiruhilekoan hobekuntza txikiren bat espero badu ere, ez dutela irabazirik aurreikusten 2020ko balantzean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa