Ekonomia
Tubacex
AGENTIZAK | ERREDAKZIOA
Araban egoitza duen enpresaren salmentak lehengo urteko garai berean baino % 12,8 gutxiago izan dira. Lanpostuen % 20eko murrizketa horren ondorio direla esan du multinazionalak.
Tubacexek 8,3 milioi euroko galerak izan ditu 2020ko lehen seihilekoan. Argazkia: EiTB
Koronabirusaren krisia dela eta, Tubacexek 8,3 milioi euroko galerak izan zituen 2020ko lehen seihilekoan eta 2019ko garai berean 5 milioi euroko irabaziak izan zituen. Enpresaren ustez, datu hauek 2021 urterako aurreikusi duten lan postuen % 20eko murrizketa justifikatzen dute.
Hodi fabrikatzaileak, lehengo astean iragarri zuen taldeko 500 lanpostu murriztuko zituela lan-kostuak % 20 jaisteko eta guztira 25 milioi euro aurrezteko.
Laudioko eta Amurrioko lantegietan, guztira 150 lanposturi eragingo diote murrizketek, baina zuzendaritza "beste bide batzuk" erabiltzeko prest dago aurreztearen helburua lortzeko.
Enpresak urtarriletik ekainera arteko datu ekonomikoak aurkeztu ditu eta bertan ikus daiteke salmentak 282 milioi eurokoak izan direla, hau da, 2019ko garai berekoak baino % 12,8 gutxiago. EBITDA (esplotazioaren irabazi gordinak finantza gastuak kendu gabe), bestalde, 19,8 milioi eurokoa izan da, hau da, lehengo urtean baino % 40,5 gutxiago.
Kapital zirkulatzailearen zifrak 208,1 milioi eurotara iritsi zen ekainean, 2019an itxieran baino 20,9 milioi gehiago, baina, martxoko itxieran baino 27,8 milioi gutxiago, Espainian alarma egoera deitu eta gutxira.
Zor finantzario garbia, berriz, 274,7 milioi eurora iritsi da, 2019an 253,6 milioi eurokoa izan zen. Enpresak azaldu duenez, zorra, kapital zirkulatzailearen igoeragatik handitu da, izan ere, igoera horrek zorraren % 75,8 irudikatzen du. Ekainaren 30ean, kutxako egoera 171,8 milioi eurotara iritsi zen.
Jesus Esmorisek, Tubacexeko kontseilari delegatua, esan du kontsumo energetikoaren beherakadak eragin duela mundu mailako atzeraldia eta birusaren garapenarekiko ezjakintasunak, azken bezeroen inbertsioak jaistea ekarri duela. Baita eskarien ezeztapena eta adjudikazioen atzerapena eta proiektua handiak martxan jartzea ere.
Horrek guztiak, berregituratze plana (zeinak lanpostuen % 20eko murrizketa ekarriko duen) bezalako "erabaki mingarriak" hartzera eraman dute multinazionala. Beste neurri batzuekin batera, 2021eko kostuak "25 milioi euro murriztea" ekarriko du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa