15:51

Ekonomia

Kaleratzeak Aernnovan

Aernnovak % 20 murriztuko du langile kopurua eta 650 kaleratze egongo dira Estatuan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hilabete hauetan zehar jakingo da zehazki zenbat langileri eragingo dieten kaleratzeek.

  • Aernnovak % 20 murriztuko ditu langileak.

    Aernnovak % 20 murriztuko ditu langileak. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Egoitza Gasteizen duen Aernnova aeronautika enpresak langile kopurua % 20 murriztuko duela iragarri du, sektorea jasaten ari den jaitsiera dela eta. Hortaz, 950 langile inguru kaleratuko dituzte, horietatik 650 espainiar Estatuan eta 300 atzerrian dituzten lantegietan.

Hala iragarri du enpresak, eta murrizketak 2020an eta hurrengo urteko lehen seihilekoan burutuko direla aurreratu du.

Hilabete hauetan zehar jakingo da zehazki zenbat langileri eragingo dieten kaleratzeek.

Aernnovak Estatuan dituen ekoizpen-gune nagusiak Berantevillan (450 langile) eta Illescasen (360 langile) daude. Hala ere, beste lantegi eta bulego batzuk ere badituzte Araban (Miñano, Gasteiz eta Gojain), Bizkaian, Sevillan, Orensen, Cadizen eta Tarazonan.

Espainiar Estatutik kanpo, Maxikon, Brasilen, AEBetan, Ingalaterran eta Errumanian ditu enpresa eta egoitzak.

Murrizketek langile kopurua % 20 jaistea ekarriko dute eta konpainiari eta hau osatzen duten sozietateei eragingo diete. Izan ere, enpresaren esanetan, bere aktibitatea % 40 jaitsiko da 2020an eta hurrengo hiru urteetan lan karga % 30 jaitsiko da.

Aernnovak adierazi du aeronautikaren sektoreak aurrekaririk gabeko krisi bat bizi duela covid-19aren pandemiagatik. Pasaiarien hegazkinen zirkulazioa nabarmen gutxitu da eta hortaz, enpresaren bezeroen demanda ere asko jaitsi da.

Enpresatik adierazi dute langileen osasuna eta segurtasuna izan direla euren lehentasuna, baina orain, enpresaren bizirautearen alde borrokatu behar dutela.

Gaur gaurkoz, Aernnovako gune gehienak ERTEan daude. Mundu osoan, 1.300 langile baino gehiagori eragiten die espediente horiek eta horietatik 968 espainiar Estatuan daude, Barentevillako eta Illescaseko lantegi nagusiak barne.

Langileen murrizketak 950 lanposturen suntsitzea ekarriko du mundu osoan eta horietako 650 espainiar Estatuan, hortaz, hurrengo hilabeteetan "definituko dira sozietate bakoitzari dagozkion soberakinak" eta egokitze neurriak ezarriko dira "elkarrizketa sozialerako prozesuak martxan jarriz eta ahalik eta adostasun gehienekin egiteko", ziurtatu dute enpresatik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena