11:35

Ekonomia

Koronabirusa

EAEko mota guztietako ostatu-gauak % 82 jaitsi ziren ekainean

agentziak | erredakzioa

Kopuru hori gorabehera, aurreko hilabetearekin (maiatza) alderatuta, hobekuntza esanguratsua da, sarrerak ia boskoiztu egin baitziren.

  • Turistak. Argazkia: Efe

    Turistak. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bidaiarien sarrerek eta mota guztietako ostatu-gauek % 82 egin zuten behera EAEn ekainean, 2019ko hilabete berdinarekin alderatuta, baina maiatzarekin konparatuz gero, sektoreak suspertzen jarraitzen du.

Koronabirusaren pandemiak ezarritako alarma egoera amaitzeak establezimenduak berriro irekitzea eragin du, eta Euskal Estatistika Erakundeak turismo sektoreak hoteletan, landetxeetan eta apartamentuetan izan duen bilakaeraren berri eman du.

Guztira, 55.586 bidaiari sartu ziren EAEn, hau da,% 82,8 gutxiago; gaualdiak, berriz, 115.692 izan ziren, % 82,2 gutxiago.

Bizkaian beherakada% 84,2koa izan zen, 23.037 sarrerarekin. Gipuzkoan% 83,1ekoa izan zen beherakada (22.900), eta Araban, % 77,2koa (9.648).

Gaualdiak, bestalde, % 83,5 jaitsi ziren Bizkaian, % 83,9 Gipuzkoan, eta% 71,5 Araban.

Kopuru horiek gorabehera, aurreko hilabetearekin (maiatza) alderatuta, hobekuntza esanguratsua da; izan ere, sarrerak ia boskoiztu egin ziren; ostatu-gauak, berriz, ia hirukoiztu ziren, maiatzeko 42.919tik ekaineko 115.692ra.

Ekainean, guztira, 417 turismo-establezimendu zeuden itxita, eta 730 ireki zituzten uneren batean; maiatzean, berriz, 400 ireki zituzten, eta apirilean, 109.

Apartamentu turistikoei dagokienez, 73 jarduera erregistratu zituzten ekaineko egunen batean, eta 45, berriz, maiatzean. Bezero gehienak estatukoak izan ziren (% 92,7), eta batez beste 3,86 eguneko egonaldia egin zuten.

Ekainean 2.854 sarrera izan ziren apartamentuetan, aurreko urteko hilabete berean 9.346 izan ziren bitartean. Ostatu-gauen jaitsiera % 62,5ekoa izan zen, 11.022 izan baitziren (2019an 29.374).

Batez besteko egonaldia 2019ko ekaineko 3,14 egunetatik gaur egungo 3,86etara igaro zen.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena