13:12

Ekonomia

LAN-GATAZKA

Euskal enpresa gehiagotan kaleratzeak egon daitezkeela iragarri du Tapiak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Tubacexek jakitera eman duenez, taldearen berregituraketak "langileen kostuaren % 20ko doikuntza" ekarriko du, 500 pertsona ingurukoa.

  • Tubacex

    Tubacex. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuaren ustez, Tubacexek asteartean iragarritako plantillaren doikuntza "albiste txarra" da, eta enpresa horrekin eta "zailtasunak dituzten beste batzuekin" egin beharko den modura, albisteari "oso errealistak izanda" egin behar zaio aurre. Ildo horretan, "albiste txar hauen berri bat eta bi baino gehiago izango ditugu", iragarri du.

Horrela adierazi du Tapiak Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Tubacexek taldearen berregituraketak "langileen kostuaren % 20ko doikuntza" ekarriko duela iragarri ondoren, 500 pertsona ingurukoa, azken urteetako merkatuaren beherakadaren eta koronabirusaren krisiaren ondorioz.

Sailburuak beharrezkoa dela enpresen "premiazko beharrei erantzunez lan egitea" azpimarratu du, baina "jakitun izanik epe ertainean eta luzean lehiakorragoak izatera eramango gaituzten neurriak ezarri behar ditugula".

Horren harira, Orkestra lehiakortasun institutuaren eskutik, enpresen egoerari, pandemiaren eraginari eta martxan jarri beharko liratekeen jarduketei buruzko azterketa xehatua egiten ari direla azaldu du. Klusterren zeregin "garrantzitsua" nabarmendu ostean, asteazken honetan ere Elkarrizketa Sozialerako Mahaia bilduko dela iragarri du.

"Gure sektorearen lehiakortasunak hobera egin dezan eta berriro leku egoki batean koka gaitzan lortzeko neurririk onenak jorratzen saiatuko gara", adierazi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena