Ekonomia
Koronabirusa
Estatuko funtzionarioek telelana egiteko aukera izango dute astean lau egunetan
Agentziak | Erredakzioa
"Borondatezkoa eta behin-behinekoa" izango da, eta COVID-19ak eragindako osasun arloko krisia amaitutzat eman arte egongo da indarrean astelehenetik aurrera.
-
Pertsona bat, etxetik lan egiten. Argazkia: Pixabay
Estatuko Administrazio Orokorreko funtzionarioek telelana egiteko aukera izango dute astean lau egunetan, eta bosgarrenean lantokira joan beharko dute, 14 urtetik beherako umeak edo mendeko pertsonak zaintzeko, CSIF sindikatuak eta Espainiako Gobernuko Lurralde Politika eta Funtzionario Publikoko Ministerioak lortutako akordioari esker.
Zehazki, gaur egun indarrean dagoen alarma-egoera bertan behera geratzen den unetik aurrera, alegia, astelehenetik aurrera (hilak 21), egongo da telelana asteko lau egunetan egiteko aukera. "Borondatezkoa eta behin-behinekoa" izango da, eta COVID-19ak eragindako osasun arloko krisia amaitutzat eman arte egongo da indarrean.
CSIF sindikatuak nabarmendu duenez, akordio "aitzindaria" da Espainian lanaren antolaketari dagokionez, familia eta lana uztartzeko. Ebazpenak, telelanaren etorkizuneko erregulazioan izango du jarraipena, eta uztailean negoziatzen hasiko dira Carolina Darias Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroaren lantaldearekin.
Gainerako beharginen kasuan, ordea, aurrez aurreko modalitatea lehenetsiko da, baina astean behin, gutxienez, telelana egiteko aukera izango dute.
CSIFek "oso modu positiboan" baloratu du akordio hori, eta pandemia amaitzean lan-harremanetan jaso beharko den telelanaren etorkizuneko akordiorako oinarria izan beharko lukeela uste du.