Ekonomia
AHT
Agentziak | Erredakzioa
Europar Batasuneko Kontu Auzitegiak esan du frantziar trenbidea, Ipar Euskal Herrira iritsiko dena, ez dela lehenago egongo eta egungoak ez duela merkantzia garraiorako ahalmen nahikorik.
Euskal Y-ak ez du Ipar Euskal Herritik frantziar tartearekin bat egingo 2037a baino lehen
Europar Batasuneko Kontu Auzitegiak adierazi du Ipar Euskal Herrian Euskal Y-arekin bat egingo duen frantziar trenbidea ez dela abiatuko 2037. urtera arte, eta, egungo diseinuan, azpiegitura horrek merkantzia garraiorako ahalmen “baxuegia” duela ohartarazi du.
Ondorio hori aurkeztu du Auzitegiak, besteak beste, Europar Batasunean garatzen ari diren Estatuen mugez gaindiko azpiegitura handi batzuk aztertzeko asteartean aurkeztu zuen txostenean.
Euskal Y-ari dagokionez, Auzitegiak azaldu du egungo azpiegitura ez dela nahikoa merkantzia garraiorako, Bordele arteko ohiko trenbideak gaitasun baxuegia baitu eta berritu beharra baitago.
Gainera, 1990etik eztabaida eragiten ari den frantziar zati berria ez dela 2037a baino lehen abiatuko erantsi dute.
Auditoreen datuei jarraituta, aztertu dituzten Europako obra handietan, atzerapenak 11 urtekoak dira batez beste eta gainkostua % 47koa.
“Hortaz, gutxienez 20 urte gehiagoz, Iberiar penintsularako merkantzia garraioa itsaso edo errepide bidez egiten jarraituko da nagusiki, horrek dakarren karbono isuri handiarekin”, dio txostenak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa