Ekonomia
Gipuzkoa
EITB.EUS
Hiri Santua eta legez kanpoko asentamentuak lotuko dituzten tranbia linea berriak eraikiko ditu CAFek. Enpresa gipuzkoarrak Akziodunen Batzarra egin du larunbat honetan.
Protesta CAFeko Beasaingo egoitzaren aurrean. Argazkia: EiTB
Dozenaka lagun bildu dira larunbat honetan Beasaingo CAF enpresaren egoitzaren parean, konpainia horrek Jerusalemen eraikiko dituen tranbia linea berrien proiektuaren aurka protesta egiteko. Hiri Santua eta legez kanpoko asentamentuak lotuko dituzten tranbia linea berriak eraikiko ditu CAFek, eta kontratu horren kontra egiteko elkarretaratzea egin dute hainbat lagunek, langileek barne, CAFek Akziodunen Batzarra egin duen egun berean.
Jerusalem Ekialdea eta Okupatutako Palestinako Lurraldeetan kokatutako asentamentuak lotuko dituen tranbiaren luzapenak kritika anitz eragin ditu Europako Batzordearen, giza eskubideen aldeko hainbat elkarteren eta baita langileren partetik ere. Koronabirusa gorabehera, proiektuak aurrera jarraitzen du Jerusalemen, eta ez da atzerapenik izan.
Gaurko protestan parte hartu dutenek proiektu horri uko egiteko eskatu diote CAF enpresari, "Palestinaren aurkako erasoa" delakoan, eta "giza eskubideen urraketa". Gainera, Israelekin lotutako kontratu horrek etorkizunean kalterik ekarriko dieten beldur dira CAFeko langileak.
BIDEOA: CAF enpresak eraikiko dituen tranbiaren linea berrien lanak aurrera doaz Jerusalemen:
Akziodunen Batzar Nagusia
CAFek Akziodunen Batzar Nagusia egin du larunbat honetan. Idoia Zenarrutzabeitia kontseilari izendatu dute, KutxaBanken izenean, eta Mayoral arropa enpresari eserlekua eman diote, CAFeko % 5a erosi ostean. Manuel Dominguez de la Maza Mayoral enpresako jabeak hartuko du eserleku hori.
Osasun- eta ekonomia-krisia gorabehera, 9.000 milioi euroko eskariak ditu enpresak. Gainera, hainbat tren eraikitzeko kontratu batzuk ditu pendiente (adibidez, Erresuma Batukoa), edo Espainiako Renfeko Hurbileko trenak berritzeko kontratua.
CAFek jakinarazi duenez, alarma egoerari aurre egin dio enpresak aldi baterako lan-erregulazioko espedienteak egin gabe. Gainera, lan-egutegia egokitu du 2020rako aurten eta datorren urte artean egin gabeko ekoizpena berreskuratzeko helburuz.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa