09:50

Ekonomia

NAFARROA

Ogasunak gaurtik jasotzen du errenta aitorpena egiteko dokumentazioa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Kanpaina hasi zenetik 62.000 errenta aitorpen baino gehiago erregistratu ditu Ogasunak.

  • Jendea errenta aitorpena egiten

    Jendea errenta aitorpena egiten. Artxiboko irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ekainaren 1ean, astelehena, Nafarroako Zerga Ogasunak PFEZaren aitorpenak egiteko dokumentazioa fisikoki biltzeko gaitutako zerbitzua jarriko da martxan.

Berrikuntza hori aurtengo kanpainan abian jarritako Errenta Gidatua zerbitzuaren egokitzapena da. Ogasunak aldez aurretik telefonoz eskatu duen zergadunari egiten dio aitorpena, Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Kanpaina maiatzaren 6an hasi zenetik, 62.000 errenta aitorpen baino gehiago erregistratu ditu Ogasunak, eta horiei dagoeneko eginda eta zergadunen esku jarritako 200.000 proposamen baino gehiago gehitu behar zaizkie. Horrez gain, 104,2 milioi euro itzuli ditu dagoeneko Ogasunak maiatzaren 11tik 28ra bitartean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena