Ekonomia
Koronabirusa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Aurreztutako dirua egungo trenbideak hobetzera bideratzea eskatu dute, baita osasungintzara, gizarte zerbitzuetara, pentsioetara eta diru sarrerarik gabeko pertsonetara ere.
AHTren proiektua Donostian. Artxiboko irudia.
Orain Ardura ekimenak Abiadura Handiko Trenaren (AHT) "obrak eta proiektuak bertan behera uztea" eskatu du, eta aurreztutako dirua egungo trenbideak hobetzera bideratzea, baita osasungintzara, gizarte zerbitzuetara, pentsioetara eta diru sarrerarik gabeko pertsonetara ere.
Plataforma horretako kideek manifestu bat eman dute ezagutzera euren aldarrikapenekin, eta dagoeneko dozenaka gizarte taldek, Eguzki bezalako elkarte ekologistek eta ELA, LAB eta EHNE sindikatuek bat egin dute, besteak beste.
Aipatutako eskaerez gain, gaur ezagutzera emandako testuak AHTrentzat aurreikusitako baliabideak elikadura-subiranotasuna, trantsizio ekologikoa, ikerketa, euskara, hezkuntza, kultura, autonomoentzako laguntza, saltoki txikiak eta ostalaritza bezalako ekintzetan inbertitzea ere eskatzen du.
"AHTrako inbertsio ekonomiko guztia urgentziazko eta lehentasunezko gaietara eta behar adina langile eta baliabide dituen osasun sistema publiko batera bideratzea eskatzen dugu", azpimarratu du "COVID-19aren krisiak larriki kaltetutako" sektoreetako pertsonentzako "babesa" ere eskatzen duen idatziak.
Sinatzaileek, gainera, pandemia garaian bizitako "egoera zailen" aurrean "gizartearen portaera eredugarria" goraipatu dute, "Sufrimenduko aste gogorren ondoren". Izan ere, "milaka senide bakardadean hil dira, gure ospitaleetako langileek larruazala lan-baldintza txarretan utzi dute" eta adinekoen egoitzetako langileek "ezinezkoa dena egin dute zaindu ahal izateko".
"Gizartea erantzukizun handiz jokatzen ari da krisi larri honetan, eta jarraitu beharreko norabidea markatzen digu. Horregatik, espero dugun etorkizun zalantzagarriaren aurrean, erakundeei eskatzen diegu egoerak eskatzen duen mailan egon daitezela eta ez ditzatela iraganeko akatsak egin", zehazten du manifestuak, eta aipamena eginez 2008ko krisiaren ostean "murriztuak" izan ziren gizarte eta osasun zerbitzuak, "adreiluaren ekonomia espekulatiboarekin trabatu zituenak".
Manifestuaren arabera, Espainia "munduko liderra da milioi biztanleko abiadura handiko trenaren kilometroetan, Japonia, Alemania, Frantzia eta AEB bezalako herrialde garatuen eta boteretsuen aurretik. Hala eta guztiz ere, erabilpenari dagokionez, azken tokian dago, bidaiarien ratio txikienarekin".
EAEri eta Nafarroari dagokienez, iragarritako AHTren zati guztiak eraikiko balira, milioi biztanleko kilometro ratio espainiarra "bikoiztu" egingo litzatekeela dio manifestuak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa