13:15

Ekonomia

Manifestazioa

AHTren 85 metroko zubiak "herria erditik" zatituko duela salatu dute Atxondon

eitb.eus

"Etsita" agertu dira herrian "ikur" izan den maisu-maistren etxea eraitsi dutelako. AHTren lanak gelditzea aldarrikatu dute eguerdian Apatamonasterioko plazatik atera den manifestazioan.

  • Protesta. Irudia: AHT Gelditu!

    Protesta. Irudia: AHT Gelditu!

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Atxondon (Bizkaia) Abiadura Handiko Trenaren obrak gelditzeko manifestazioa egin dute igande honetan, Euskadi Irratiak jakin duenez.

Salatu dutenez, konfinamendu garaian ere obrekin segitu dute pistak zabalduz; eta 85 metroko altuera harrapatuko duen zubiak "herria erditik" zatituko du. "Etsita" ere agertu dira herrian "ikur" izan den maisu-maistren etxea eraitsi dutelako.

AHTren lanak gelditzea aldarrikatu dute eguerdian Apatamonasterioko plazatik atera den manifestazioan. Bereziki, "herria erdibituko" duen zubiak kezkatzen ditu herritarrak, 85 metroko altuera du bere puntu garaienean eta "inpaktu bisual handia" eragingo duela uste dute.

"Horri erantsi behar zaio ehunka kamioien joan-etorria, kutsadura, eta oro har, ingurumenari egingo zaion kaltea", gaineratu dutenez. Pandemia garaian "are eta zentzugabeagoa" ikusten dute proiektua.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena