Ekonomia
Akordioa EH Bildurekin
agentziak | erredakzioa
Azpimarratu duenez, "kontua ez da norekin, baizik eta zertarako; eta neurriak onak badira, berdin dio norekin sinatu diren".
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentea. Argazkia: Efe
Albisteak (4)
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak begi onez jo du PSOEk, Podemosek eta EH Bilduk lan erreforma bertan behera uzteko lortu duten akordioa; izan ere, “kontua ez da norekin, baizik eta zertarako; eta neurriak onak badira, berdin dio norekin sinatu diren”.
Horixe adierazi du Chivitek kazetarien aurrean, eta elkarrizketa sozialerako deia egin du, horren barruan lan erreformari buruzko akordioa lor daitekeelakoan.
“Lortutako akordioa jasota zegoen PSOEk eta Unidas Podemosek egindako akordioan”, esan du ondoren EH Bildurekin hitzartutakoaren inguruan. Sektore batzuk akordio horri egindako kritiken aurrean, Chivitek garrantzia kendu nahi izan die.
Horren harira, gogorarazi du Navarra Sumak (UPN, PP eta Ciudadanos) autonomoei eta udal erakundeei eragiten dizkien neurriak “adostu” zituela EH Bildurekin, baina horrek ez zituela “egunkarietako azalak bete”.
“Hemen, Nafarroako eskuinak EH Bildurekin adosten duenean ez da ezer gertatzen, baina beste alderdi politiko batzuek egiten dutenean badirudi baietz”, kritikatu du presidenteak.
Dena dela, berretsi du ez dela “horrenbeste begiratu behar norekin, baizik eta zertarako. Eta neurriak onak badira, berdin dio norekin sinatu diren. Horixe defendatu dut beti eta testuinguru honetan ere bai”.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa