Ekonomia
KORONABIRUSA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Etxebizitzen salerosketei dagokienez, erkidego guztiek izan dituzte urteko tasa negatiboak martxoan.
Emakume bat salgai dauden etxebizitzen kartelen aurrean. Irudia: EFE
Etxebizitzen salmentak % 18,9 murriztu dira EAEn martxoan, koronabirusaren pandemia dela eta, 1.389 operazio erregistratu baitira.
Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) argitaratutako datuen arabera, etxebizitzen salerosketan alorrean erkidego guztiek izan dituzte urteko tasa negatiboak martxoan, baina Espainian, oro har, % 18,6 egin dute behera, 34.806 operaziorekin.
Jaitsiera txikienak Murtzian (% 4,2), Kanarietan (% 6,8) eta Gaztela-Mantxan (% 10,7) izan dira; beherakada handienak, berriz, Madrilen (-% 30,8), Asturiasen (-% 26,4) eta Nafarroan (-% 26) izan dira.
Guztira, martxoan 5.002 finka eskualdatu dira EAEn, duela urtebete baino % 32,3 gutxiago. Horietatik 412 landa-lurrak dira eta 4.590 hirikoak; 2.330 etxebizitza, 97 orube eta bestelako 2.163 hiri-finka (garajeak, bulegoak eta trastelekuak, esaterako).
Eskualdatutako 2.330 etxebizitza horietatik 1.389 salerosi egin dira, 538 herentziak dira, 40 dohaintzak, 2 trukeak eta 361 bestelako eskualdatzeak.
Martxoan EAEn saldutako etxebizitza gehienak, 1.142, libreak izan dira, eta 247 babes ofizialekoak. Antzinatasunari dagokionez, 1.192 erabiliak dira, eta 197 berriak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa