Ekonomia
Etxebizitza
Agentziak | Erredakzioa
Iñaki Arriola Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak nabarmendu du, "etxebizitza duin eta egoki bat are premiazkoagoa bihurtu da jendea konfinatuta dagoenean"
Galdetegi ireki bat zabaldu da proiektuen proposamenak jasotzeko. Argazkia: EITB.
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak eztabaida prozesu irekia jarri du abian, eta bertan arlo horretan lanean ari diren 96 eragile eta erakundek hartuko dute parte, koronabirusaren krisiak arlo horretan agerian utzi dituen erronka eta beharren inguruan hausnartzeko eta "etorkizunerako irtenbideak eta ideiak" bilatzeko.
Pandemiak, osasun, ekonomia eta gizarte arloko ondorioak direla eta, agerian utzi du "etxebizitza duin eta egoki bat edukitzea are premia larriagoa bihurtzen dela jendeak konfinatuta egon behar duenean", adierazi du Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuak.
Hori dela eta, "esperientziatik atera behar diren etorkizuneko irakaspenak eta ildoak modu kolaboratiboan identifikatzeko eztabaida zabal bat" planteatzea erabaki du, "etxebizitza politika zehatzak aurkezteko".
Prozesu horren helburua da eragile instituzional, ekonomiko eta sozialekin "epe labur, ertain eta luzerako eragina duten konponbideak" adostea, etxebizitzaren arloan Ekonomia eta Gizartea Suspertzeko Plana eta Eusko Jaurlaritzak 2021-2023 Etxebizitza Plan Zuzentzaile berrira eramango duen "ibilbide-orria" sortzea.
"Babes sozial handia duten etorkizuneko proposamen" horiek bilatzean, etxebizitza "benetan eskuratzeko" eta eraikuntzaren sektorea suspertzeko esparruak biltzen dira, ekonomiari eta enplegua sortzeari dagokienez, eta arreta berezia jartzen da alokairurako babes ofizialeko etxebizitzen sustapenean eta birgaitze integralean.
Prozesua duela gutxi hasi da, eta bere lehen fasean dago. Horretarako, pandemiaren erronkei etxebizitzaren esparrutik aurre egiteko proiektuen eta neurrien proposamenak jasotzeko galdetegi ireki bat zabaldu da.
Jasotzen diren ekarpenak hurrengo faserako abiapuntu gisa balioko dute, eta fase horretan hainbat lantegi egingo dituzte. Proiektu garrantzitsuenak identifikatu ondoren, sorkuntza eta identifikazio lantegi batzuk zehaztuko dira. Horietan, beren profila dela eta, ekimenera gehien egokitzen diren eragileek parte hartuko dute, "horrela proiektu partekatuak eta eragin handikoak jarriko dira martxan", azaldu du Arriolak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa