Ekonomia
KORONABIRUSA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Industria-jarduerak azkar berreskuratuko dira, behin murrizketak kendu eta produktuen fluxua berreskuratzen denean.
Banatzaile bat pandemian. Argazkia: EFE
Euskal ekonomiak % 7,3ko beherakada izango du aurten, koronabirusaren krisiaren ondorioz, baina % 5,8 egingo du gora 2021ean, BBVAren txosten baten arabera.
COVID-19aren eragina handiagoa izango da Balear Uharteetako eta Kanarietako ekonomietan, bai eta Andaluzian, Murtzian, Valentziako Erkidegoan eta Katalunian ere; izan ere, jarduerarako itzulera motelagoak, turismoarekiko mendekotasunak eta kontsumo sozialaren murrizketek eragingo diete.
Txostenak azpimarratzen du krisiaren eragina funtsezkoa dela, baina desberdina dela lurraldeetan, murrizketen iraupenaren, lurralde bakoitzarekin lotura handiena duten sektoreen eta gauzatzen diren politika publikoen araberakoa izango baita.
Autonomia horiek BPGaren uzkurdura txikiagoa izango lukete, Euskadik, Nafarroak, Aragoik eta Galiziak bezala, industria-sektorearen normaltasunera azkarrago itzultzeak mesede egiten baitie.
Industria-jarduerak azkar berreskuratuko dira, behin murrizketak kendu eta produktuen fluxua berreskuratzen denean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa