Ekonomia
Enplegua
Agentziak | Erredakzioa
2019ko apirileko datuekin alderatuta, langabezia % 19,89 hazi da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan eta % 24,13 Nafarroan.
Albisteak (2)
Apirilean, 13.507 langabe gehiago zenbatu dituzte EAEko eta Nafarroako enplegu zerbitzu publikoen bulegoetan izena emanda zeuden pertsonen artean.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, 10.430 pertsona gehiagok eman dute izena zerrendetan apirilean, koronabirusaren pandemiak ekarri duen egoeraren ondorioz, joan den hilean baino % 8,13 gehiagok, eta guztira 138.643 pertsona langabe daude, Espainiako Enplegu Ministerioak gaur, asteartearekin, emandako datuen arabera.
2019ko apirileko datuekin alderatuta, EAEko langabezia tasa % 19,89 handitu da (22.999 langabe gehiago). Azken hilean, hiru lurraldeetan hazi da langabeen kopurua, eta Araban izan da gorakada handiena datu erlatiboetan, martxoan baino 1.955 langabe gehiago zenbatu baitituzte, 23.403 guztira.
Gipuzkoan, % 9,04 hazi da langabezia (3.082 pertsona) martxoko datuekin alderatuta, eta 37.179 langabe daude guztira. Bizkaian, 78.061 dira orotara lanik gabe daudenak, aurreko hilean baino % 7,42 (5.393 pertsona) gehiago.
Lan-merkatuari buruzko apirileko datuek agerian uzten dute koronabirusak enpleguan izan dituen ondorioak. Ildo horretatik, pandemiak eragindako egoerak euskal ekonomia eta herritar guztiena "modu basatian astindu du", Borja Belandia Lanbideko zuzendari nagusiaren hitzetan.
Nafarroan, langabezia tasa % 8,23 (3.077 pertsona) handitu da, eta 40.422 lagun daude, honenbestez, enplegu zerbitzu publikoan izena emanda. Iazko datuekin alderatuta, % 24,13 handitu da datua 2020ko apirilean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa