Ekonomia
Koronabirusa
Agentziak | Erredakzioa
COVID-19aren ondorioz izandako ekoizpen-beherakadagatik proposatu du Zuzendaritzak.75 lanegunetan ezarriko litzateke, eta langileak txandaka egongo lirateke aldi baterako erregulazioaren barnean.
Lan-erregulazioa maiatzaren 18an hasiko lirateke ezartzen
Aernnovak aldi baterako lan-erregulazioa proposatu du Berantevillan (Araba) duen lantegirako, urte-amaierara arte, COVID-19aren ondorioz izandako ekoizpen-beherakadagatik. Fabrikako 448 langileetako 282ri eragingo lieke erregulazioak
Fabrikako Zuzendaritzak eta Enpresa Batzordeak bilera egin dute astelehen honetan; topaketan, Aernnovak espedientearen dokumentazioa eman du, eta negoziatzeko bileren egutegi bat zehaztu dute, sindikatu-iturrien arabera.
Aeronautikak proposatutako lan-erregulazioa 75 egunetan ezarriko litzateke, eta hilaren 18an hasiko lirateke ezartzen, langileak txandakatuta. Zuzendaritzak zenbait taldetan banatu ditu langileak, lan-erregulazioa txandaka ezartzea helburu.
Ekoizpena, hortaz, ez da etengo, lantegian beti izango baitira langile batzuk, eta elkar txandakatuko dute. Urte-amaieran, aldi-baterako lan-erregulazioa amaituta, beharginek 75na lanegunetan utziko zioten lan egiteari.
10 langile baino gehiago ez dira lan-erregulazioan sartuko; izan ere, "berria den eta hedatzen ari den" proiektu batean daude murgilduta. Proiektu horretarako, Zuzendaritzaren asmoa zen langile gehiago kontratatzea, baina azkenean egungo plantillako beharginak izango dira; izan ere, egitasmo horrekin lotutako ekoizpenak ere behera egingo du.
Enpresak eta langileen ordezkariek hainbat bilera egingo dituzte aste honetan, eta azken topaketa hurrengo astelehenean egingo dute. Asmoa da lan-erregulazioaren gaineko akordioa ixtea.
Astelehen honetako bileran ez dute aztertu enpresak eskainiko ote duen ordainsari-osagarririk, langabezia-prestazioaz gain. Ondorengo bileretan helduko diote horri.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa